TEKNIKARI ETA GOI-TEKNIKARI TITULUAK ESKURATZEKO PROBA LIBREAK
Gau egun gure Erkidegoan Lanbide Heziketako hainbat titulu Hezkuntzako Lege Organikoan (LOE) dute babes; beste batzuek, berriz, LOGSEk babesten ditu. Eta azken hauen artean bereizi behar ditugu aurrez aurre eskainitako tituluak eta iraungitzeko bidean daudenak
LOE Tituluak
Aldez aurretik matrikulatuta egon diren eta aurrez aurreko erregimeneko deialdi-kopurua agortu duten ikasleentzat dira proba hauek. Horretaz gain baldintza akademikoak eta adinari dagozkionak bete beharko dituzte
Proba libreetarako LOE titulu-zerrenda
Aurrez aurre eskainitako LOGSE tituluak
Aldez aurretik matrikulatuta egon diren ikasleentzat dira proba hauek, edo, bestela, aldez aurretik titulua lortzeko probetara aurkeztu direnentzat. Horretaz gain baldintza akademikoak eta adinari dagozkionak bete beharko dituzte
Aurrez aurre eskainitako LOGSE tituluak
Iraungitzeko bidean dauden LOGSE tituluak
Titulu hauek aurki desagertu egingo dira. Deialdi hau azken edo azken aurreko aukera izan ahal da proba libreetara aurkezteko titulua lortzeko. Aurrez aurre eskainitako LOGSE titulua lortzeko baldintza berberak dira aplikatzekoak kasu honetan