Hezkuntza Saila

TEKNIKARI ETA GOI-TEKNIKARI TITULUAK ESKURATZEKO PROBA LIBREAK

Ezaugarriak, matrikulazioa eta probak

Prestakuntza-zikloek dituzten modulu profesional bakoitzerako proba bat egingo da, Proiektuko eta Lantokiko Prestakuntzako moduluetarako izan ezik. Azken hori presentziazkoa izango da beti.

Proben edukiak prestakuntza-zikloetako curriculumekoak eta kasuan kasuko gaitasun-unitateetakoak izango dira.

Matrikula 2017ko martxoaren 6tik 17ra bitartean egin beharko da, bi egun horiek barne.

Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2017ko apirilaren 7 izango da.

2017ko apirilaren 24an, ikastetxeko iragarki-taulan jarriko da ikusgai tasa ordaindu duten pertsonen zerrenda. Zerrenda horretan egon litezkeen akatsak zuzentzeko, epe bat irekiko da kaltetuek erreklamazioak jar ditzaten, eta epe hori maiatzaren 9an amaituko da. Maiatzaren 22an jarriko da ikusgai matrikulatu eta azterketa egiteko eskubidea ordaindu duten eta probetara aurkez daitezkeen pertsonen behin betiko zerrenda

Probak ekainaren 5tik 23era bitartean egin ahal izango dira, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen egutegira egokituz.

Izena ematen dutenei aplikagarri izango zaie indarreko legedian modulu profesionalen baliozkotzeari buruz ezarritakoa eta lantokiko prestakuntzako modulutik salbuesteari buruz ezarritakoa.

Baliozkotzeko eta/edo salbuesteko eskabideak egiteko, aldez aurretik matrikulatu beharko da kasu guztietan, eta eskabide hori matrikula formalizatzean egingo da eta honekin batera dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Azken eguneratzea: 2016/10/26