Hezkuntza Saila

Ikerketa eta garapena


Euskadik garrantzi haundiko ahalegina egin du zientzia eta teknologiaren arloan, eta giza eta ekonomia-baliabide ugari erabili ditu I+G egiturak finkatzeko.

2005ean Euskadiko I+G gastu osoak 908 milioi euro izan ziren, BPGaren %1,47. Maila hau Estatuko batez bestekoaren (%1,20) gainetik dago, nahiz eta oraindik maila europarretik (%1,84 2005ean) distantzia handira egon. Dedikazio osoko baliokidetasuna (DOB) duten I+Gko langileei dagokienez, Euskadik 13.065 pertsona zituen 2005ean populazio aktiboaren mila unitateko, ‰13,2.

 

 
Euskal Autonomi Erkidegoa
Espainia
EB-27
2005
2006
2006
2006
I+G-KO GASTUAK (%)  

BPGaren aldea

1,44
1,47
1,20
1,84

I+G-KO GASTUAK FINANTZAKETAREN ARABERA (%)

Enpresak

63,8
61,2
47,1
54,5

Administrazioa

32,4
35,4
42,4
34,8

Bestelako iturriak

0,3
0,3
4,6
2,2

Atzerria

3,5
3,1
5,9
8,5
I+G DIHARDUTEN LANGILEAK, DOBEN(*)(‰)

Langileak guztira

‰13,0
13,2
‰9,6
‰9,5

Ikertzaileak

‰8,1
‰8,3
5,9
‰5,7


(*) DOB: Dedikazio Osoko Baliokidetza

Iturria: Eustat

Autonomia erkidegoek I+Gn egindako ahaleginaren araberako sailkapenean, Euskadik hirugarren tokian dago, Madril eta Nafarroa aurretik dituelarik. Hauek 2006. urtean BPGren %1,98 eta %1,92 gastatu dute horretan, INEren datuen arabera.

Datu orokorrak kontuan hartuta, berehala konturatzen gara I+G jardueretan ahalegin handia egin dela; baina ikerketa eta garapena zer den eta I+Gko eragile nagusiak zeintzuk diren hobeki ulertzeko, jarduera horretako sektoreak (enpresa, administrazio publikoa eta unibertsitatea) banaka aztertu behar dira, nahitaez. Euskadin berebiziko garrantzia du enpresetako I+Gak. Izan ere, 2006an adibidez, I+Gko gastu guztien % 79,5 izan ziren enpresetakoak, Estatuan 2006an %55,7koa izanik.

Finantziazio iturriei dagokienez, enpresek 555 milio euroko diru ekarpena egin dutela aipatu behar dugu. Horrek finantziazioaren %61,2 adierazten du, estatuko bataz bestekoaren gainetik (%47,1 2006.urtean) eta Europako Batasuneko bataz bestekoaren gainetik (%54,5 2006. urtean).

Euskadi finantziazio pribatu gehien duten estatuen artean dago, A.E.Bn.

 

argibide gehiago

EUSTAT
Azken eguneratzea: 2008/02/07