Hezkuntza Saila

Enplegurako Prestakuntza


Lanean edo langabezian zaudela, prestakuntzari eutsi nahi badiozu, lanbideheziketak hartarako aukera ematen dizu, enplegurako Lanbide Heziketaren bitartez. Enplegurako Lanbide Heziketak enplegurik gabeko langileentzako prestakuntza eta langile landunentzako prestakuntza hartzen ditu barnean.

Modulu Katalogoan oinarritutako prestakuntzak (tituluetan bildutako eta konpetentziaatalei lotutako lanbidemoduluen eskaintzan oinarritua) lanbidemoduluak atalka edo zatika egiteko aukera emango dizu (iraupen txikiagoko prestakuntzaataletan). Atal edo zati horien ziurtagiria* lortu ahal izango duzu, eta modulua osatzen duten zati guztiak (prestakuntzaatal guztiak, alegia) gainditzen dituzunean, egin duzun lanbidemoduluaren ziurtagiria lortuko duzu.

Prestakuntza hori kapitalizatu egin daiteke eta etorkizunean dagokion titulua lortu ahal izango duzu.

Gainditu gabe dituzun lanbidemoduluak gainditu nahi badituzu, «Teknikariaren eta Goimailako teknikariaren tituluak lortzeko probetara» aurkeztu ahal izango zara, baldintzak betetzen ez badituzu ere**.

 * Ziurtagiri hori Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan izango da baliozkoa.

** titulua eskatu nahi baduzu, hartarako eskatzen den titulazioa eduki beharko duzu edo sarbide-probak gaindituta eduki beharko dituzu.

 

1. Lanean dauden langileei zuzendutako Lanbide Heziketa

Lanean ari diren langileei edo haien antolakundeei zuzendutako prestakuntzako planak edo ekintzak dira.

Ezaugarriak:

— Bertaratze bidezko modalitatea.

— Lanean ari diren langileei zuzendua.

— Doakoa. — Nahitaez bertaratu beharra.

— Ordutegia: hitzartzeko.

— Kredituen araberako matrikula (lanbidemoduluen zatien araberakoa).

1995eko irailean, Confebask-Euskal Enpresaburuen Konfederazioak, E.L.A., C.C.O.O., U.G.T.eta L.A.B. sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Autonomia Erkidegoan Etengabeko Prestakuntzarako Lanbide arteko eta Hiru Aldeko hitzarmenak sinatu zituzten, eta horrek  Hobetuz -Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa - sortzeko oinarriak jarri zituen.

1996ko uztailean gauzatu zen; xederik behinena bezeroei zerbitzua eskaintzea izan zen, eta eskatzen den kalitatezko prestakuntzan laguntzeko izaera nabarmena zuen.

Argibide gehiago:HOBETUZ

logo hobetuz

2. Langabezian dauden langileei zuzendutako Lanbide Heziketa

 Berariazko lanbideprestakuntzarik ez duten edo lana eskuratzeko behar besteko kualifikaziorik ez duten langile langabeei zuzendutako prestakuntzaekintzak dira.

Ikastaro hauei esker, produkziosistemak eskatzen duen kualifikazioa lortu ahal izango dute, baita enpresetako praktiken bidez zuzeneko lanesperientzia ere.

Ezaugarriak:

— Bertaratze bidezko modalitatea da.

— Doakoa da, 16 eta 65 urte artekoentzat.

— Nahitaez bertaratu behar da.

— Ordutegia: hitzartu egin behar da.

— Ikastaroen iraupena aldakorra da eta Administrazio autonomikoaren dirulaguntza dute, Europako Gizarte Funtsaren baterako finantziazioarekin.

— Lanerako Prestakuntza Zentroetan eta zentro laguntzaileetan ematen da.

— Nahitaez egon beharko duzu inskribatuta enplegu Bulegoan (Inem) eta Euskal Lan Zerbitzuan (LANGAI, Lan Saila).