Hezkuntza Saila

2019ko EPE. Maisu-maistrak, Kontserbatorioak eta HEO. Gehien egiten diren galderak

  • Nork har dezake parte sartzeko prozeduran?

Deialdiaren 2.1 eta 2.2 oinarrietan adierazten diren betekizun orokorrak eta berariazkoak betetzen dituzten izangaiek.

  • Sartzeko prozeduran, zeintzuk diren parte-hartzeko txandak?
    • Irekia
    • Desgaitasuna dutenentzat gordetakoa
  • Nork har dezake parte desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan?

Honako baldintzaren bat betetzen dutenek:

- Gutxienez % 33ko desgaitasuna

- Irakaskuntzakoa ez den beste lanbide batean ezintasun iraunkor osoagatiko pentsioa aitortuta

  • Zein datan eduki behar da aurreko galderan adierazitako baldintzaren bat?

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, hau da, 2019ko martxoaren 27an.

  • Desgaitasuna dutenentzat gordetako txanda: Noiz aurkeztu behar dut Medikuaren irizpen teknikoa edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak emandako ebazpena?

Hautatua izan eta gero; salbu, probak egiteko egokitzapenak eskatzen badituzu, eskaerak aurkezteko epe berberean aurkeztu beharko duzu eta (2019ko martxoaren 8tik 27ra arte, biak barne).

Medikuaren irizpen teknikoak data eguneratua izan behar du, ziurtagiria aurkeztuko den unera.

  • Zein espezialitatean har daiteke parte azpitalde eta destino-osagarriaren maila bereko irakasleen beste kidego batzuetara iristeko prozeduran?

Hizkuntza-eskola ofizialetako kidegoko Ingelesa.

A-1 azpitaldean (Bigarren Hezkuntzako, Musika eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak) sailkatutako kidego baten EAE-ko irakasle diren karrerako funtzionarioek, baldin badituzte:

a) Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko 2.2.1.3 oinarrian adierazi den tituluren bat, edo titulua lortzeko ikasketa guztiak gaindituta eta titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta.

b) Irakasle-lanpostuei ezarri zaien 2. hizkuntza-eskakizuna.

  • Maisu-maistren kidegoko edozein espezialitatera aurkez naiteke edozein Maisu Gradu-titulua izanda?

Bai.

  • Haur Hezkuntzako goi-teknikari titulua badut, har dezaket parte Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedura honetan?

Ez.

Har dezakezu parte, baldin eta badaukazu:

- Maisu-maistraren titulua edo Maisuaren (edozein espezialitatean) lanbidean aritzeko gaikuntza ematen duen gradu-titulua

- Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle-titulua

- Lehen Hezkuntzako Maisu-maistraren titulua

  • Zein titulurekin har dezaket parte Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozedura honetan?

- Doktoretza, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo gradua

- Irakaskuntzarako baliokidetzat jotzen diren titulazioak:

- Irakasle-titulua, irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emanda.

- Opera Kantariaren diploma, urtarrilaren 29ko 313/1970 Dekretuaren arabera emanda.

  • ¿Zein musika-kontserbatorio tituluak baliokideak dira lizentziatura unibertsitate-tituluari?

- Musikako goi-mailako irakasle-titulua, irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren babesean emana.

- Musikako goi-mailako titulua, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 42.3 artikuluak aipatzen duena.

- Irakasle-titulua, 1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emana.

- Musikako espezialitateko gaitasun diploma, 1942 aurreko ikasketa-planei dagokiena.

  • Zein titulurekin har dezaket parte hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozedura honetan?

Doktoretza, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo gradua.

  • Gradu ikasten nago, aurkeztu naiteke?

Bakar-bakarrik titulua edukitzen baduzu eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, hau da, 2019ko martxoaren 27an.

  • Prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa ziurtatu behar dut, maisu-maistren eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetako hautaketa- prozeduran aurkezteko?

Ez.

  • Prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa ziurtatu behar dut, hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoko hautaketa-prozeduran aurkezteko?

Bai.

  • Nola egiaztatzen dut prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa?

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakaslearen lanbide arautuetan aritzeko gaikuntza ematen duen unibertsitate-masterraren titulu ofiziala.

b) 2009ko urriaren 1a baino lehenago eskuratutako honako titulu edo ziurtagiri hauetako edozein:

- Espezializazio didaktikoko lanbide-titulua, irakaskuntzarako trebakuntza-agiria edo irakaskuntzarako gaitasun-agiria

- Maisu-maistraren titulua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakaskuntzako diploma, Lehen Hezkuntzako maisu-maistraren titulua, Pedagogia edo Psikopedagogiako lizentzia eta prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa barnean hartzen duen lizentzia edo titulazio baliokidea ere.

c) 2008-2009 ikasturtea amaitu aurretik, ikastetxe publikoetan edo behar den baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe pribatuetan bi ikasturte osotan edo, bestela, 12 hilabetez, jarraian edo etenekin, irakaskuntzan aritzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko, Lanbide Heziketako edo hizkuntza-eskola ofizialetako irakaskuntzetan.

  • Irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizuna baldintza, noiz eduki behar da?

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probaren emaitzak argitaratzeko egunean (2019ko maiatzean; data zehaztuko da).

  • Zer egin behar dut eskaera betetzeko?

1.-Interneteko helbide honetan sartu behar zara: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ – «EPE 2019. Maisu-maistrak, kontserabtorioak eta HEO» - «Onartzeko eskabidea»

2.- Eskaera bete

3.- “Datuak grabatu” botoia sakatu

  • Zein da epea eskaera betetzeko?

2019ko martxoaren 8tik 27ra arte, biak barne.

  • Eskaerak betetzeko epean agiriak aurkeztu behar ditut?

Bakar-bakarrik honako kasu hauetan:

a) Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egitea eskatzen baduzu, 2018- 2019 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezpenetarako izangaien zerrendan jasota ez bazaude: deialdiaren 2.2.1 oinarrian eskatutako betekizunei dagozkien egiaztagirien fotokopia konpultsatua.

b) Desgaitasuna baduzu eta egokitzapenak eskatzen badituzu probak egiteko denborari eta baliabide materialei dagokienez: daukaten desgaitasun-maila zehazteko Irizpen Tekniko Medikoa (egiaztatu beharko dira aitortutako minusbaliotasun-maila eragin duten urritasun iraunkorrak) edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak emandako ebazpena (ezintasun iraunkor osoa aitortzen duena irakaskuntzakoa ez den beste lanbide baterako).

c) Espainiako nazionalitatea ez baduzu, zure hizkuntza-ofiziala espainiera ez bada eta gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba egitetik salbuetsita geratu nahi baduzu:

- Espainieraren Goi Mailako Diploma edo espainieraren C2 mailako diploma.

- Atzerritarrentzako espainierako gaitasun-ziurtagiria edo maila aurreratuaren ziurtagiria, hizkuntza-eskola ofizialek emandakoak. 

- Filologia hispanikoan edo erromanikoan lizentziadun titulua edo gradu-titulu baliokidea. 

- Kidegora sartzeko alegatutako titulua, Espainiako estatuan edo, bestela, hizkuntza ofiziala espainiera duen estaturen batean igorri eta egindakoa.

- Aurreko deialdiren batean gainditu duzula egiaztatzen duen agiria.

  • Non aurkeztu behar dut dokumentazioa?

a) Zuzenean

- Araba/Álava: Ramiro de Maeztu kalea, 10 behea - Vitoria-Gasteiz

- Bizkaia: Kale Nagusia 85 – Bilbao

- Gipuzkoa: Andia kalea 13 – Donostia.

b) Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusitako gainontzeko lekuetan (urriaren 1ekoa 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena).

* Dokumentazioa posta-zerbitzuko bulegoren batean aurkezten baduzu, kartazal ireki batean egingo duzu, zerbitzu horretako funtzionarioak eguna eta zigilua jar ditzan eskabidean, kartazala egiaztatu aurretik.

  • Nola aurkeztu behar dut aipatutako agiriak?

«Administraziorako alea» ordezkagiriarekin batera aurkeztu beharko dira; eskaera betetzean lortu ahal izango da.

Dokumentazioa konpultsatuta aurkeztu beharko duzu. Horretarako, dokumentazioa aurkezteko dauden lekuetara joan eta jatorrizkoa eta kopia eraman, konpultsa egiteko.

Dokumentazioa gaztelania edo euskara ez den hizkuntzaren batean badago, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko duzu. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

  • Aukeratze-prozesuan parte hartzeko eskaera bete ondoren, nola identifikatzen da prozesu osoan zehar nire eskaera?

Eskaera bete ondoren sortzen diren hiru agirien (“Interesatuarentzako alea”, “Administraziorako alea” eta “Erakunde laguntzailearentzako alea”) goiko aldearen eskuinaldean agertzen den eskaera-zenbakiarekin.

  • Eskaera bat bete eta ordaintzen badut espezialitate / txanda batean, alda dezaket beste espezialitate / txanda batera?

Bai, baldin eta aldaketa eskaerak betetzeko epean eskatzen baduzu.

Horretarako idatzi bat aurkeztu beharko da Zuzenean, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari zuzenduta.

Ez duzu eskaera berri bat bete behar, ezta ordaindu behar ere ez.

  • Eskaera bete arren agiriak inprimatu ez baditut, geroago lortu al ditzaket?

Bai.

www.irakasle.eus orrian(erabiltzailearekin eta pasa-hitzarekin) sartu, eta I. eranskinean, “Nola atera ordezkagiriak, parte-hartzeko eskabidea bete ondoren (leiho berri batean irekitzen da)“ deritzona, adierazten diren urratsak jarraitu

  • Espezialitate bererako eskaera bat baino gehiago betetzen badut, eskaera- zenbaki bat baino gehiago sortzen al da?

Bai.

Egin dituzun eskaera adina eskaera-zenbaki sortzen dira. Eskaera bakoitzak bere identifikazio-zenbakia izango du.

  • Espezialitate berean parte hartzeko eskaera bat baino gehiago betetzen badut, zein eskaera hartuko da kontuan?

Ordaintzen duzun eskaera.

II. eranskinean, “Nola ordaindu tasa, prozeduran parte hartzeko (leiho berri batean irekitzen da)“ deritzona, azaltzen da nola egin identifikatzen duena ordaintzeko.

  • Espezialitate berean parte hartzeko eskaera bat baino gehiago betetzen badut, zein da ordaindu behar dudan eskaera?

Zure iritziz datuak zuzen dituen eskaera. Horretarako, eskaera hori identifikatzen duen zenbakiari erreparatu beharko diozu eta identifikazio-zenbaki horrekin ordaindu beharko duzu eskaera (erakunde laguntzailearentzako alea erabili edo eskaera on- line ordaindu, identifikatzen duen zenbakiarekin).

  • Eskaera bat bete eta bukatu dudan edo ez ziur ez badakit, zer egin behar dut, dagoeneko eginda dagoela ziurtatzeko?

www.irakasle.eus  orrian (erabiltzaile eta pasa-hitzarekin) sartu, eta I. eranskinean, “Nola atera ordezkagiriak, parte-hartzeko eskabidea bete ondoren (leiho berri batean irekitzen da)“ deritzona, adierazten diren urratsak jarraitu. Eskaeraren agiria lortzerik badago, horrek eskaera beteta eta bukatuta dagoela esan nahi du.

  • Eskaera bat bete badut eta gaizki egin dudala konturatzen banaiz, eskaeraren datuak alda al ditzaket?

Eskaera ordaindu ez baduzu, bigarren eskaera bat, datu zuzenekin, egin beharko duzu eta bigarren eskaera hori ordaindu beharko duzu (Erakunde laguntzailearentzako alea erabiliz edo eskaera on-line ordainduz, bigarren eskaeraren identifikazio-zenbakiarekin).

Eskaera dagoeneko ordaindu baduzu, idazki bat aurkeztu beharko duzu (eskabideak betetzeko epe berean), Zuzenean, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari zuzenduta; eta idazki horretan zure eskaeran egin nahi duzun aldaketa adierazi beharko duzu.

  • Eskaera betetzean, posta-kodea adierazi ondoren probintzia eta udalerria aukeratzeko arazoak ditut. Zer egin behar dut?

Posta-kodea adierazi eta balidatu (posta-kodearen eskuinean dagoen botoi berdean klik eginez). Aplikazioak probintzia eta udalerria automatikoki beteko ditu.

  • Prozesuan parte hartzeko tasa ordaindu izanaren agiririk entregatu behar al dut?

Ez.

  • Zein da zenbatekoa prozeduran parte hartzeko tasa eta zein epean ordaindu behar dut?

Zenbatekoa:

- Musika eta Arte Eszenikoen irakasleen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoak: 22,91 euro

- Maisu-maistren kidegoa: 19,10 euro.

Epea: 2019ko martxoaren 8tik 27ra arte, biak barne (eskaerak betetzeko epearen barruan).

  • Eskaera bete ondoren, non kontsultatu dezaket hautaketa-prozeduran zehar argitaratuko den informazioa (proben datak, epaimahaien egoitzak, merezimenduen zerrendak, kalifikazioen zerrendak, etabar.)?

Kontsultatu ahal izango duzu informazio orokorra (deialdia, proben datak, epaimahaien egoitzak, etabar.) hurrengo Interneteko helbideetan: www.irakasle.eus  («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) eta http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/.

Kontsultatu ahal izango duzu zure espedientearen inguruko informazioa (onartutako/baztertutako zerrenda, merezimenduen baremazioa, kalifikazioak, etabar.) hurrengo Interneteko helbidean: http://www.irakasle.eus  («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).

  • Zein erabiltzailea eta pasahitza erabili behar ditut irakaslegunean sartzeko, www.irakasle.eus helbidearen bidez?

Erabiltzailea zure NANa izango da.

Pasahitza zuk jada duzuna izango da, bestelako prozeduretan parte-hartzeagatik (ordezkapenetarako izangaien zerrendan daudelako, etabar.).

Pasahitzik inoiz eduki ez baduzu, eskaera betetzean sistemak sortuko dizu; pasahitz hori SMS baten bidez jasoko duzu, adierazitako telefono mugikorrean.

  • Parte hartzeko eskaera betetzen badut, zein kasutan bidaltzen da SMS bat mugikorrera, www.irakasle.eus-era sartzeko pasahitz batekin?

www.irakasle.eus  -era sartzeko pasa-hitza inoiz izan ez baduzu bakar-bakarrik SMS bat bidaliko da, bai ordezkapenak egiteko ordezkogaien zerrendetan ez zaudelako, bai Hezkuntza Saileko bestelako prozesuetan inoiz parte hartu ez duzulako.

  • Mugikorrean jasoko dudan pasahitza aldatu behar dut?

Bai.

Jasoko duzun pasahitza iraungituta egongo da sartzen duzunean (segurtasuna dela-eta). Sistemak adieraziko dizu beste bat aukeratzeko.

  • SMS pasa-hitzarekin jaso ez badut, jadanik badaukadalako baina ez dut gogoratzen, zer egin behar dut?

www.irakasle.eus -en sartu, “Pasahitza eskuratzea (edo berreskuratzea)“ atalean. Horrela ere pasahitza lortzerik ez baduzu, CAUrekin (Ikastetxetako Erabiltzailearen Laguntza Zentroa) harremanetan jartzeko telefonora deitu: 945 207 256 (telefono horretan arazo konkretu honi besterik ez zaio erantzunik emango).

  • Noiz aurkeztu behar ditut merezimenduak?

2019ko maiatzaren 2tik 14ra bitartean.

  • Zein merezimenduak aurkeztu behar ditut?

Deailadiaren I. (sartzeko prozedura) eta II. (iristeko prozedura) eranskinetan aurreikusitakoak, honako kasu hauetan bakarrik:

- Merezimenduak ofizioz zenbatzen ez direnean

- Merezimenduak ofizioz zenbatetsi arren, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota ez daudenean.

  • Zerk esan nahi du merezimenduak ofizioz zenbatzen direla?

Ez dudala merezimendu horien dokumentaziorik aurkeztu behar.

  • Non kontsultatu ditzaket ofizioz zenbatesten diren merezimenduak (baldin eta EAEko Langileen Erregistroan jasota badaude)?

Deialdiaren I. eta II. Eranskinetan, ofizioz zenbatesten diren merezimenduen ataletan edo azpiataletan espresuki adierazten da.

  • Non kontsultatu ditzaket nik dauzkadan merezimenduak EAEko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan dauden?

Helbide honetan: www.irakasle.eus  («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu) – «Espediente pertsonala»: 

- Zerbitzu-orria

- Tituluak (espediente akademikoaren batz besteko nota agertu ahal izango da)

- PREST_GARA ikastaroen eta homologatuen ziurtagiriak lortzea

- Zuzendaritza-karguak

  • Merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu behar baditut, nola egin behar dut?

«Administrazioarentzako alea» frogagiriarekin batera aurkeztu; dokumentazioa aurkezteko aurretiazko hitzordua eskatzean eskuratu dezakezu. Frogagiri horretan, alegatzen dituzun merezimenduak eta horiek barematzeko aurkezten dituzun agiriak zerrendatu behar dituzu.

  • Espediente akademikoaren batez besteko nota ofizioz zenbatzen da, edo horren egiaztagiria aurkeztu behar dut?

Ofizioz zenbatesten da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan badago (Espediente pertsonaleko Tituluak atalean).

  • Lizentzia, arkitektura edo ingeniaritzaren lehen zikloa ofizioz zenbatzen da, edo horren egiaztagiria aurkeztu behar dut?

Ez da ofizioz zenbatzen. Ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar duzu; bertan berariaz adieraziko da ziklo horri dagozkion irakasgai edo kreditu guztiak gainditu dituzula.

  • Nola egiaztatu ditzake atzerrian emandako irakasle-zerbitzuak?

Dagokion herrialdeko hezkuntza-administrazioak edo eskumen-organoak emandako ziurtagiria erabiliko da, eta honako datu hauek jaso beharko ditu: zerbitzu-aldiaren iraupena, ikastetxea publikoa edo pribatua den, eta zer hezkuntza-mailatan eta zer irakasgai irakatsi den. Ziurtagiri hori zinpeko itzulpen eta guzti aurkeztu beharko duzu.

  • Zein hizkuntzatan aurkeztu behar dut dokumentazioa?

Gaztelaniaz edo euskaraz izan daiteke.

Dokumentazioa gaztelania edo euskara ez den hizkuntzaren batean badago, bi hizkuntzetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko duzu. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

Salbuespen gisa, hizkuntza modernoetako espezialitateetan, eta bakar-bakarrik ondoren adierazten diren merezimenduei dagokienez, dagokion hizkuntzan aurkez ditzakezu egiaztagiriak:

- I. eranskinaren III.1 (argitalpenak) eta III.2 (etengabeko prestakuntza) ataletako merezimenduak

- II. eranskinaren II (prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak), III.2.1 (argitalpenak), III.2.2 (sariak) eta III.2.3 (proiektuak) ataletako merezimenduak.

  • Zer egin behar dut agiri baten kopia konpultsatua aurkezteko?

Dokumentazioa aurkezteko dauden lekuetara joan eta jatorrizkoa eta kopia eraman, konpultsa egin dezaten.

  • Zein datetan garatuko dira oposizio-aldiko probak?

2019ko ekainean eta uztailean.

  • Nork egin ahal izango ditu oposizio-faseko probak?

Onartuak jarraitzen dutenek, programazio didaktikoa entregatu ondoren eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ondoren.

  • Baztertuta banago, oposizio-faseko probak egin ditzaket?

Bai, baldin eta oposizio-gaseko probetara deitua zarenean bertan egiaztatzen baduzu gora jotzeko errekurtsoa jarri duzula baina oraindik ebatzi gabe dagoela.

Egin ditzakezun jarduerak ondoriorik gabe geratuko dira baldin eta zure errekurtsoa ezesten bada.

  • Zein hizkuntzatan egin dezaket oposizio-aldiko probak?

Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozein (gaztelania edo euskara); salbu, hizkuntza modernoetako espezialitateak, proba guztiak dagokion hizkuntzan egingo dira osorik.

  • Zein gai-zerrendak erabili behar ditut lehen probaren B zatia prestatzeko (gai bat idatziz garatu)?

Deialdiaren V. Eranskinean (Gai-zerrendak) adierazten direnak.

  • Noiz aurkeztu behar dut programazio didaktikoa?

2019ko maiatzaren 2tik 14ra bitartean.

  • Zer baldintzak bete behar ditu programazio didaktikoak edukiari dagokionez?

Deialdiaren 7.1.2.1 oinarrian eta IV. Eranskinean (Curriculum) adierazten direnak.

  • Zeintzuk dira aurkezten dudan programazio didaktikoak bete behar dituen baldintza formalak?

Gutxienez 40 folio eta gehienez 60 izatea, DIN-A4 formatuan eta alde bakarretik idatzita, eta gutxienez 9 unitate didaktiko biltzea.

  • Zer gertatuko da aurkezten dudan programazio didaktikoa ez badator bat deialdiaren 7.1.2.1 oinarriaren seigarren paragrafoan ezarritako baldintza formalekin?

Probaren A zatiaren (programazio didaktikaoaren aurkezpenari eta defentzari buruz) kalifikazioa 0 puntu izango da.

  • Zein formatu elektronikoetan entregatu behar da programazio didaktikoa?

- Microsoft Office 2016 edo aurrekoren bat

- Libre Office 6 edo aurrekoren bat

- Portable Document Format fitxategiak (PDF)

  • Ordezkapenetarako izangaien zerrendan sartuta ez banago eta oposizio-fasea gainditzen badut baina hautatua ez banaiz, sar naiteke aipatutako ordezkapenetarako izangaien zerrendetan?

Bai.

Oposizio-fasea gainditu duzun espezialitateko zerrendan sartu ahal izango zara. Langileak Kudeatzeko zuzendariak deialdi espezifiko bat argitaratuko du, aipatutako egoeran daudenek sartzeko aukera balia dezaten.

Deialdia argitaratuko da 2019ko irailetik aurrera, Interneteko helbide hauetan: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/  eta http://www.irakasle.eus.

  • Oposizio-fasea gainditzen badut, ba al du eraginik ordezkapenetarako zerrendan?

Bai.

2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren aldaketaren arabera (EHAAn 2019-02- 26an argitaratuta (leiho berri batean irekitzen da)): zenbatuko zaizkizu merezimenduen baremoan 6 puntu, 2019 urtetik aurrera hautaketa-prozesuetan oposizio-fasea gainditzeagatik, unibertsitatez kanpoko irakasle-funtzionarioen kidegoetan sartzeko.