Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskundeak Euskadin. Berriak

  • Euskadi.eus-en plazaratu da Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako txostena Legebiltzarrerako boto-aurreikuspenei buruz (ekainaren 2017an).

2017/06/14

2017/05/08

  • Ministroen Kontseiluak erabaki du ez diola Donostiako Udalari baimenik emango herri-galdeketa bat antolatzeko, zezenketak egiteko udal baliabide edo instalazioen erabileraz.

2017/03/03

  • Argitaratuta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearena, Eusko Legebiltzarrerako 2016ko irailaren 25eko hauteskundeetara aurkeztutako hautagai-zerrenden diru-laguntzen zenbatekoak zehazteari buruzkoa.

2017/03/03

2017/02/21

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak onetsi du Itsaso Ezkio-Itsaso udalerritik banandu eta udalerri independente gisa eratzea. Gipuzkoako 89. udalerri izango da.

2017/01/11

  • Argitaratuta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 24/2016 Dekretua, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Admi­nistrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

2016/11/28

2016/11/28

2016/11/28

  • Eusko Legebiltzarra (XI. Legegintzaldia) osatzeko daten egutegia eta Lehendakaria izendatzeko epeak

2016/11/24

2016/11/14

  • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hauteskundeen emaitzak, Legebiltzarrerako irailaren 25eko hauteskundeetako hautetsiak eta Euskal Autonomia Erkidego osoko emaitzak Aldizkari Ofizialetan argitaratuta daude.

    Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Aldizkari Ofizialek hauteskundeetako behin betiko emaitzak argitaratu dituzte, bai lurralde horretako udalerri bakoitzeko emaitzak bai lurralde horretan hautetsiak izan diren legebiltzarkideak. Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak hauteskundeetako behin betiko emaitzak argitaratu ditu, hautesbarrutika eta hautagai?zerrenda bakoitzak lortutako jarleku kopuruarekin.

2016/10/18

2016/09/22

  • I-25 hauteskundeak. Hiru mila lagunek baino gehiagok osatzen dute irailaren 25eko hauteskundeetako boto-kontaketa biltzeko eta hedatzeko dispositiboa

Segurtasun Sailak hiru mila lagun baino gehiagoko taldea prest du datorren igandeko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako boto-kontaketa biltzeko eta hedatzeko. Hautestontziek ematen dituzten emaitzak hauteslekuetatik transmitituko zaizkio Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzaren Prozesamendu Zentroari, eta, ondoren, herritarrei jakinaraziko zaizkie Emaitzak Aurkezteko Zentro Ofizialetik –Gasteizko Lehendakaritzaren egoitzan kokatzen da–, baita www.hauteskundeak.eus hauteskundeetako web-gunetik eta hedabideentzat eta alderdi politikoentzat prestatutako extranetetik ere.

Botoak biltzeko, kontatzeko eta transmititzeko prozesu osoa Eusko Legebiltzarraren telekomunikazioetarako sare informatikoaren bidez egingo da. Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzaren koordinaziopean, hiru mila lagun baino gehiagoko taldea arduratuko da  prozesu osoa gauzatzeaz, hau da, hauteskunde-mahai bakoitzaren emaitzak biltzetik hasi eta horiek transmititu, prozesatu eta herritarrei helarazteraino. Zuzendaritzako langile teknikoek osatuko dute dispositiboa, telefoniako, informatikako eta komunikazioko espezialistekin batera.

Hauteskunde-mahai bakoitzean Administrazioaren ordezkari bat izango da, eta hura arduratuko da datuak Eusko Jaurlaritzaren harrera eta tratamenduko zentralera bidaltzeaz. Zentral horretan, datuak prozesatu eta berehala emango dira argitara. Interneteko eta hedabideetako eskakizunetara egokitutako hainbat formatutan emango dira.

Emaitzak Aurkezteko Zentro Ofizialak egingo ditu publiko datuak, Gasteizen dagoen Lehendakaritzaren egoitzatik; alabaina, zenbatutako botoen ehunekoa adierazgarria denean eta Euskadiko autonomia erkidegoa eratzen duten hiru lurralde historikoetan orekatua denean emango zaio hasiera datuen hedapen publikoari. Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasun sailburua arduratuko da zenbatu diren lehen botoen datuak eskaintzeaz.

Une horretatik aurrera, boto-kontaketa eta botoen eta jarleku-banaketaren informazioa zabalik egingo da eta etengabe eguneratuko da emaitzen %100era iritsi arte.

Boto-kontaketa hedatzeko sistema aurreko hauteskundeetan arrakasta osoz erabili izan denaren antzekoa da, eta bermerik handiena eskaintzen du herritarrei hauteskunde-emaitzen berri modu arin eta fidagarrian iristen zaiela ziurtatzeko.

18 milioi boto-paper baino gehiago

Hauteskunde hauetarako Segurtasun Sailak guztira 18.100.000 boto-paper eta 1,5 milioi gutun-azal prestatu du, bozkatzeko mahaietan erabiltzeko zein talde politikoen artean banatzeko edo posta bidez bozkatzeko. Kopuru horiei gehitu behar zaie postaz bozkatzeko ia milioi-erdi eskaera-inprimaki prestatu dela, eta beste horrenbeste gutun-azal eta beste horrenbeste argibide-orri –Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak posta-bulegoetan banatu zituen hauteskunde-deialdiaren ondoren–. Horri gehitu behar diogu 33.000 argibide?eskuliburu baino gehiago inprimatu eta banatu dela hauteskunde-mahaietarako kideentzat.
Bozkatzeko boto-paperak, gutun-azalak eta hauteskunde-inprimakiak egiteko erabili den material orok betetzen ditu ingurumen-jasangarritasun eskakizunak.

2016/09/20

  • I-25 hauteskundeak. Ezindu eta gaixoentzako garraio zerbitzua hauteskunde-egunean

Eusko Legebiltzarrerako iragan hauteskundeetan egin antzera, datorren irailaren 25eko hauteskundeetan ere doako garraio-zerbitzu bat erabiltzeko aukera izango dute hautesmahaian botoa eman nahi duten ezindu eta gaixoek Eusko Jaurlaritzak DYA eta Gurutze Gorria erakundeekin sinatutako lankidetza hitzarmenari esker. Zerbitzu hori baliatu nahi dutenek telefono hauetara deitu behar dute irailaren 23a baino lehen: DYA 902464622 edo GURUTZE GORRIA 902222292.

2016/09/20

  • I-25 hauteskundeak. Debate bana, gutxienez, hautagaitzen artean, euskaraz eta gaztelaniaz; eta elkarrizketa bana lehendakarigai bakoitzari, euskaraz eta gaztelaniaz, EITBn.

I-25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko 11/2015 Legeak aurrenekoz jaso du Eusko Jaurlaritzaren menpeko hedabide publikoetan politika orokorrari buruzko eztabaida edo debate bana egingo dela, gutxienez, euskaraz eta gaztelaniaz, Eusko Legebiltzarrerako aurreko hauteskundeetan ordezkaritza lortu duten antolakunde politiko guztien artean. Era berean, hedabide horietan elkarrizketa bana egingo zaie alderdiek izendatutako hautagaiei, euskaraz eta gaztelaniaz.

Hain zuzen ere, honela dio abenduaren 23ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko 11/2015 Legearen 81.6 artikuluak: “Eusko Jaurlaritzaren menpeko hedabide publikoetan politika orokorrari buruzko eztabaida bat egingo da, gutxienez, hizkuntza ofizialetako bakoitzean, eta hartan parte hartuko dute Eusko Legebiltzarrerako aurreko hauteskundeetan ordezkaritza lortu duten antolakunde politiko guztietako hautagaiak. Halaber, hedabide horietan elkarrizketa bat egingo zaie, hizkuntza ofizialetako bakoitzean, gorago aipatutako antolakundeek izendatutako hautagaiari”.

Horrez gain, noski, hedabide pribatuetan, nahi beste elkarrizketa eta debatetan parte ahal izango dute, euskaraz zein gaztelaniaz.

Azpimarratzekoa da aurreneko aldia dela halako betebehar bat legez jasotzen dela, eta ez daukala parekorik estatu-mailako beste inolako arauetan ezta estatuko autonomia-erkidegoetako arauetan ere.

2016/09/15

  • I-25 Hauteskundeak. Argitaratuta EHAAn Segurtasun sailburuak 2016ko irailaren 1ean emandako Agindua, Hauteskunde Batzorde Zentralak eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak 2016ko irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako onetsitako akta-ereduak argitaratzen dituena.

2016/09/14

  • I-25 hauteskundeak. Boto irisgarria

Irailaren 25eko hauteskundeei begira, hauteskunde-prozesuak hainbat bide aurreikusten du hautesmahaian pertsonalki bozkatzeko zailtasunak edo oztopoak dituzten hautesleei bozkarako eskubidea erraztu eta botoa irisgarri egin dakien.

Ikusmen-desgaitasuna duten hautesleen kasuan, hautesmahaira joan eta hautestontzian botoa eman nahi badute, hauteskunde-prozedurak braille sistemaren bidezko botoa aukeratzea ahalbidetzen die. Horretarako, braille sistemaren bidez bozkatu nahi duen hautesleak 012 telefonora deitu behar du eta I-25ean braille sistemaz baliatu nahi duela ohartarazi behar dio Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzari. Datuak hartuko dizkiote eta I-25ean hautesleari dagokion hautesmahian bozketa-kita prest edukitzeaz arduratuko dira.

Bozketa-egunean hautesmahaira joaterik izango ez dutela aurreikusten duten gaixo edo ezinduei ere hauteskunde-prozedurak posta bidez bozkatzeko aukera ematen die. Hauteslearen izenean eskaera egin ahal izango du notaritzan edo kontsuletxearen bidez baimendutako beste pertsona batek, hautesle bakoitzari emango zaion dokumentuaren bidez (ahalordea).

Itsasoan lan egiten duten eta I-25ean itsasoan ontziratuta egongo diren hautesleek ere badute I-25ean bozkatzeko aukera, hala nahi badute.

Beste horrenbeste aurreikusten da espetxeratuta dauden gatibuentzat. Hala, I-25ean botoa eman nahi badute, ematea izango dute.

Bestalde, EUSKAL GORRAK elkartearekin sinatutako lankidetza?protokoloari esker, I-25ean mahaikide izendatua izan den gor batek mahaia eratu eta mahaikide jardun nahi badu, mahaikide aritu ahal izango da, beste edozein herritarek egin bezala.

2016/09/13

  • I-25 hauteskundeak. Gauerdian emango zaio hasiera Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainari

Gaur hasiko da irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-kanpaina, gaueko hamabietan, eta irailaren 23ko gauerdira arte luzatuko da. Epe horretan, alderdiek, koalizioek, federazioek eta hautesle-elkarteek herritarren botoa eskatzeko ekintzak burutu ahal izango dituzte, publizitate, propaganda, mitin eta bestelako jardueren bitartez. Hauteskunde-egunaren ondoren, hautagaitzek hamabost eguneko epea izango dute kartelak eta propaganda arrastoak kentzeko. Euskadiko Autonomia Erkidegoa eratzen duten hiru lurralde historikoetan aurkezten diren hautagaitzetarako 1.297.684,73 euroko gehieneko gastua finkatu da, hau da, % 15etik gorako murrizketa izango da 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeekin alderatuta.

Hauteskunde?kanpainan, hauteskundeetan parte hartuko duten talde politikoek eskubidea dute  espazio jakin batzuk dohainik erabiltzeko Euskadiko Autonomia Erkidegoaren mendeko hedabide publikoetan eta Euskadiren esparrura mugatutako Estatuaren titulartasunpeko hedabide publikoetan. Talde bakoitzak aurreko autonomia-hauteskundeetan lortutako boto kopuruaren arabera banatzen dira espazio horiek.

Bestalde, hautagaitzek publizitatea txertatzea kontrata dezakete titulartasun pribatuko egunkarietan eta irrati-etxeetan. Kontzeptu horren ondorioz egiten diren gastuek ezin dute guztizko mugaren % 20 gainditu. Kanpaina-egintzei dagokienez, erabilera publikorako zabalik dauden lokal ofizialetan egin beharko dira egintzak –dohainik lagako dira xede horretarako–. Udalak arduratuko dira barrutien katalogoak prestatzeaz eta eguneratzeaz, baita horien erabilera lagatzeko organismo titularren aurrean bidezko kudeaketak egiteaz ere.

Segurtasun Sailak kanpaina honetarako gehieneko gastu hau ezarri du alderdi, koalizio, federazio zen hautesle-elkarteentzat: 287.582,33 euro Araban; 427.949,73 euro Gipuzkoan eta 582.152,67 euro Bizkaian. Hiru lurralde historiko horietan aurkezten diren taldeek ezin izango dute 1.297.684,73 euroko zenbatekoa gainditu.

Propaganda jartzeko lekuak

Udalaren erantzukizuna da, halaber, doako propaganda grafikoa jartzeko berariazko lekuak (zutabeak, hesiak, kabinak...) izendatzea. Legeak guztiz debekatzen du xede horretarako esleitutako kokalekuetatik eta espazioetatik kanpo orotariko pintadak egitea. Bestalde, ezin izango dira banderatxoak, pegatinak, zintak edo antzeko bestelako elementuak jarri trafiko?seinaleetan edo hiri-seinalizazioko beste edozein puntutan; ezin izango da Udalak adierazitako kokalekuetatik kanpo propaganda grafikoa jarri, ezta lurrean finkatutako tripoderik, banderatxorik edo pankartarik jarri ere. Era berean, debekatuta dago kalean panfletoak botatzea.

Baimendutako espazioen banaketa eskualdeko hauteskunde-batzordeei dagokie. Hartara, hautagaitza guztiek azalera bera eta antzeko baliagarritasuna izango dute erabilgarri dauden kokalekuetako bakoitzean.

Aurrez aditzera eman diren doako propaganda grafikoa jartzeko lekuez gain, taldeek kartelak eta bestelako hauteskunde-propaganda jar dezakete Udalek baimendutako merkataritza?espazioetan. Hautagaitzek publizitate mota horretan egiten duten gastua ezin izango da gehieneko hauteskunde-gastuaren % 25etik gorakoa izan.

Hauteskunde-legeak adierazten du isunak jar daitezkeela baimendu ez diren lekuetan propaganda grafikoa jartzeagatik edo inprimaketak egiteagatik.

Hamabost egun propaganda kentzeko

Legeak behartuta, talde politikoek haien propaganda grafikoa kendu beharko dute jarri zuten lekuetatik. Hauteskundeak egin, eta hurrengo hamabost egunen barruan kendu beharko dute. Hala egin ezean, udalek kenduko dituzte txartelak, eta lan horren ondoriozko gastua kenduko zaie hautagaitza arau-hausleei hauteskundeetako diru-laguntzetatik.

2016/09/08

  • I-25 hauteskundeak. Irailaren 13ra arte luzatu da atzerritik bozkatzea eskatu dutenei hauteskunde dokumentazioa haien helbideetara bidaltzeko epea.

PP eta Ciudadanos alderdiek EH Bildu koalizioaren Gipuzkoako hautagaitzaren zerrendaburuaren aurka jarritako aurkarapenak eta Elkarrekin-Podemos koalizioak Ganemos-Irabazi koalizioaren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaitzen aurka jarritako aurkarapenak zenbait aldaketa eragin dute hauteskunde-prozesuan aurreikusitako epeen zenbaketan. Hala, Espainiako Hauteskunde Batzorde Zentralaren 2016ko abuztuaren 26ko Erabakiak atzerriko posta bidezko botoa eskatu dutenei hauteskunde-dokumentazioa haien helbideetara bidaltzeko azken eguna abuztuaren 30etik irailaren 7ra arte luzatu zuen bezalaxe, era berean aurkarapen horiek beste luzapen bat ekarri dute epe horren zenbaketari dagokionez. Hain zuzen ere, orain, epe hori irailaren 13ra arte (egun hori barne) luzatzen da, hiru lurralde historikoetan aurkezten diren hautagaitzen aurka aurkeztutako aurkarapenak direla eta.

2016/09/07

  • I-25 hauteskundeak. Eusko Jaurlaritzak 2.300.000 euro bideratuko ditu Hauteskunde Autonomikoetako langileen eta Hauteskunde Administrazioaren kostua finantzatzeko

Gastuaren %ko 79,3 hauteslekuetako eta hautesmahaietako langileen gastua ordaintzeko izango da

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak irailaren 25erako deitu dituen Lehendakariaren abuztuaren 1eko Dekretua onetsi ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak Segurtasun Sailaren proposamena onartu du, eta, Sailak proposatutakoari jarraiki, hauteskundeetako langileek eta hauteskunde?administrazioak eragindako kostuak finantzatzeko diru-sail bat xedatuko du. Aurreikuspenen arabera, diru-saila 2.300.000 eurokoa izango da, 2012ko hauteskundeetan baino %8,5 gutxiago (orduan 2.513.000 eurokoa izan zen); funtsean, 185 hautesmahai gutxiago izango direlako, eta, ondorioz, 2.000 lagun gutxiago mahaikide.

Segurtasun sailak hauteskundeetan esku hartuko duten langileei ordaintzeko erabiliko duen bi milioi eta erdiko funts-hornidura horretako kontusailik garrantzitsuena (1.845.467euro) hauteslekuek zuzenean eragiten dituzten kostuak ordaintzeko erabiliko da. Kontusail horretan sartuko dira hautesmahaietako kideen, udaletako langileen, udal-idazkarien eta hauteslekuetan egongo diren euskal administrazioaren ordezkarien ordainsariak eta hautesmahaietako kideen zein horien ordezkoen Gizarte Segurantzako aldi baterako arriskuen estaldura ere.

Hiru Lurralde Historikoetako eta Eskualdeetako Hauteskunde Batzordeen lana hauteskunde?prozesua behar bezala garatzen dela ikuskatzea da, eta, Batzordeok finantzatzeko, 396.720 euroko kontusaila egongo da. Kopuru horretan sartuko dira Batzordeetako kideek eta langileek eragindako gastuak eta horien gastu arrunta.

Lehen Auzialdiko Epaitegiek zein Bake Epaitegien zeregina bozka eman ondoren mahaietako hauteskunde-agiriak zaintzea da, eta horretarako, 31.494,8 euroko inbertsioa beharko da.

Aurrekontu-saila osatzeko, 26.317,49 euroko soberakina utzi nahi da gastu ezberdinei eta hauteskunde-prozesuan sor litezkeen ezustekoei aurre egiteko.

Langileen eta hauteskunde?administrazioaren inguruko gastuoi hautestontziak eurak eta boto?paperak, gutun-azalak zein hauteskundeetarako bestelako inprimakiak ordaintzeko gastuak eta hauteskunde eguneko segurtasun-dispositiboak eragindako gastuak gehitu beharko zaizkie.

2016/09/01

  • I-25 hauteskundeak. Hauteskunde Batzordeek hauteskundeetara aurkeztuko diren hamasei formazio politikoak aldarrikatu dituzte.

Horietatik, bederatzi Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan aurkezten dira; beste zazpiak, berriz, lurralde historiko batean edo bi lurralde historikotan.

Hauteskunde Batzordeek atzo aldarrikatu zituzten I-25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lurralde historiko bakoitzean aurkeztuko diren hautagaitzak. Guztira 16 formazio politiko aurkeztuko dira. Horietatik, bederatzi Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan aurkeztuko dira; hiru, berriz, 2 hautes-barrutitan; eta beste lauak, hautes?barruti bakarrean baino ez. Hautagaitza bakoitzaren zerrenda aldarrikatuak gaur argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Irailaren 25eko hauteskundeetara aurkeztutako hautagaitzen dokumentazioa aztertu ondoren, EAEko hiru lurralde historikoetako Hauteskunde Batzordeek atzo aldarrikatu zituzten Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaien zerrendak.
Bederatzi izan dira Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan hautagaitzak aurkeztu dituzten formazio politikoak: Euzko Alderdi Jeltzalea; Euskal Herria Bildu; Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra (PSOE); Partido Popular; Elkarrekin Podemos; Ciudadanos–Partido de la Ciudadanía; Animaliekiko Tratu Txarren Kontrako Alderdi Animalista (ATTAKAA); Recortes Cero-Grupo Verde; eta Ganemos Euskadi: Sí Se Puede. 

Horiei bi lurralde historikotan aurkezten diren beste hiru formazio politiko gehitu behar zaizkie: Partido Familia y Vida, Bizkaian eta Gipuzkoan; eta Ongi Etorri eta Aulki Zuriak,  Bizkaian eta Araban. Beste lau formazio politiko, berriz, lurralde historiko batean baino ez dira aurkezten: Euskal Komunistak-Partido Comunista de los Pueblos de España eta Partido Humanista, Bizkaian; Libertate Nafarra, Gipuzkoan; eta Vox, Araban.

Hautagaitzak EHAAn argitaratu ostean, aldarrikapen horien aurka helegiteko bidea irekiko da. Hain zuzen ere, aurkarapenak abuztuaren 31 eta irailaren 1a bitarte aurkeztu beharko dira, eta epaitegiek irailaren 3ra arte izango dute dagokion ebazpena emateko. Aurkaratutako hautagaitzek, bestalde, babes-helegitea aurkez diezaiokete Konstituzio Auzitegiari, eta auzitegi horrek behin betiko ebazpena eman beharko du hauteskunde?kanpaina hasi aurretik, alegia irailaren 9a baino lehen.

2016/08/30

  • Mahaikideak izendatzeko zozketak hasiko dira

    Abuztuaren 27an, larunbatean, hasiko da irailaren 25ean 2.593 hauteskunde-mahaietan egongo diren kideak izendatzeko zozketa.

    23.000 lagun baino gehiago izango dira (7.700 bat titular eta 15.500 ordezko inguru) datorren irailaren 25ean hauteskunde-mahaiak osatuko dituztenak. Erroldatuta dagoen eta irakurtzen zein idazten dakien 70 urtetik beherako edozein herritarrek jaso dezake hauteskunde-mahai bat titular edo ordezko gisa osatzeko deia, baldin eta abuztuaren 27tik 31ra egingo den zozketan hautatzen badute.

    Abuztuaren 27tik 31ra udaletxeetan egingo dira, eskualdeko hauteskunde-batzordeek gainbegiratuta, datorren irailaren 25ean hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten 23.000 lagun baino gehiago hautatzeko zozketak.

    Udalerrian erroldatutako pertsona guztien artean zozketa bidez izendatutako lehendakari batek eta bi bokalek osatuko dute mahai bakoitza. Zozketa berean mahaiko kide bakoitzarentzako bi ordezko ere izendatuko dira. 

    Izendapena hurrengo hiru egunetan jakinaraziko zaie hautatuta suertatu direnei. Jakinarazpenarekin batera, beteko dituzten eginkizunei buruzko argibide-eskuliburua entregatuko zaie, Eusko Jaurlaritzak egina eta hauteskunde-administrazioak gainbegiratua.

    Hauteskunde hauetarako 2.593 mahai egongo dira guztira, 720 hauteslekutan banatuta. Lurraldez lurralde, Araban 413 mahai egongo dira, 101 hauteslekutan banatuta; Bizkaian 1.343 mahai 338 hauteslekutan; eta Gipuzkoan 837 mahai 281 hauteslekutan.

    2012ko hauteskunde autonomikoetan 2.778 mahai egon ziren. Horrek esan nahi du aurten 185 mahai gutxiago egongo direla eta, hortaz, 2.000 bat lagun gutxiago izango direla mahaikide izateko deia jasoko dutenak.

    Lehendakari eta bokal karguak, edo hurrenez hurrengo ordezkoenak, nahitaezkoak dira erroldan erregistratuta dagoen eta zozketan horretarako izendatzen duten edonorentzat.

    Alabaina, hauteskunde-legeak kasu jakin batzuetan betebehar horretatik salbuesteko aukera aintzat hartzen du, baldin eta horretarako arrazoi justifikatua eta dokumentatua badago. Horien artean daude kasu hauek:

    • Gaixorik dauden pertsonak eta ospitaleratuak.
    • Hauteskunde-barrutitik kanpo bizi direnak.
    • Ontziratutako langileak.
    • Legean xedatutakoaren arabera hautaezinak diren pertsonak.
    • Seigarren hilabetetik aurrerako haurdunaldian dauden emakumeak eta amatasun?atsedenaldian daudenak.
    • Bederatzi hilabete arte haurra edoskitzen ari direnak.
    • Hirurogeita bost urte edo gehiago dituzten pertsonak.

    Bestalde, mahaikide hautatuak izan diren gorrek, nahi izanez gero, zeinu-mintzairaren interprete baten laguntza izan dezakete mahaia osatzeko. Horretarako, harremanetan jarri beharko dute dagokien eskualdeko hauteskunde-batzordearekin.

    Azkenik, hauteskunde-mahaietako lehendakariek edo bokalek pertsonako 75 euroko dieta jasoko dute. Gainera, Gizarte Segurantzaren estaldura izango dute, eginkizunak garatzen dituzten bitartean istripurik izanez gero.

    2016/08/25

  • I-25 hauteskundeak. 17 alderdi politiko aurkeztu dira datorren irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara

Horietatik 9 Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan aurkeztu dira.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautagai-zerrendak aurkezteko epea astelehenean, abuztuaren 22an, amaiturik, hauteskunde-zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dira gaur. Guztira 17 alderdi politiko aurkeztu dira. Horietatik 9 hiru lurralde historikoetan aurkeztu dira, 5 hauteskunde-barruti batean eta beste 3 bi hauteskunde-barrutitan.

Araban 2012an 16 hautagai-zerrenda aurkeztu ziren eta orain 12 hautagai-zerrenda aurkeztu dira, hurrenkera honetan:

1.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA - PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV)
2.- Federación EUSKAL HERRIA BILDU (EH BILDU)
3.- PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI EUSKADIKO EZKERRA PSE-EE (PSOE)
4.- PARTIDO POPULAR (PP)
5.- PARTIDO ANIMALISTA CONTRA EL MALTRATO ANIMAL (PACMA)
6.- ESCAÑOS EN BLANCO / AULKI ZURIAK (EB/AZ)
7.- VOX (VOX)
8.- CIUDADANOS - PARTIDO DE LA CIUDADANÍA (C?’s)
9.- ONGI ETORRI (O.E.)
10.- RECORTES CERO - GRUPO VERDE (RECORTES CERO - GRUPO VERDE)
11.- GANEMOS EUSKADI: Sí Se Puede (GANEMOS Irabazi)
12.- ELKARREKIN PODEMOS (PODEMOS - AHAL DUGU / EZKER ANITZA - IZQUIERDA UNIDA / EQUO)

Bizkaian 2012an 17 hautagai-zerrenda aurkeztu ziren eta orain 15 hautagai-zerrenda aurkeztu dira, hurrenkera honetan:

1.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA - PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV)
2.- PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI - EUSKADIKO EZKERRA (PSOE) - PSE-EE (PSOE)
3.- EUSKAL HERRIA BILDU (EH Bildu)
4.- PARTIDO POPULAR (PP)
5.- PARTIDO HUMANISTA (PH)
6.- EUSKAL KOMUNISTAK - PARTIDO COMUNISTA DE LOS PUEBLOS DE ESPAÑA (EK-PCPE)
7.- PARTIDO ANIMALISTA CONTRA EL MALTRATO ANIMAL (PACMA)
8.- ONGI ETORRI (O.E.)
9.- ESCAÑOS EN BLANCO / AULKI ZURIAK (EB/AZ)
10.- CIUDADANOS - PARTIDO DE LA CIUDADANÍA (C?’s)
11.- GANEMOS EUSKADI: Sí Se Puede (GANEMOS EUSKADI: Sí Se Puede)
12.- RECORTES CERO - GRUPO VERDE (RECORTES CERO - GRUPO VERDE)
13.- ELKARREKIN PODEMOS (PODEMOS - AHAL DUGU / EZKER ANITZA - IZQUIERDA UNIDA / EQUO)
14.- PARTIDO FAMILIA Y VIDA (PFyV)
15.- PARTIDO LIBERTARIO (P-LIB)

Gipuzkoan 2012an 13 hautagai-zerrenda aurkeztu ziren eta orain 11 hautagai-zerrenda aurkeztu dira, hurrenkera honetan:

1.- EUSKAL HERRIA BILDU (EH BILDU)
2.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA - PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV)
3.- PARTIDO POPULAR (PP)
4.- PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI - EUSKADIKO EZKERRA (PSOE) - PSE-EE (PSOE)
5.- ELKARREKIN PODEMOS (PODEMOS - AHAL DUGU / EZKER ANITZA - IZQUIERDA UNIDA / EQUO)
6.- CIUDADANOS (C?’s)
7.- PARTIDO ANIMALISTA CONTRA EL MALTRATO ANIMAL (PACMA)
8.- RECORTES CERO - GRUPO VERDE (RECORTES CERO - GRUPO VERDE)
9.- GANEMOS EUSKADI: Sí Se Puede
10.- FAMILIA Y VIDA
11.- LIBERTAD NAVARRA - LIBERTATE NAVARRA (Ln)


2012an baino hautagai-zerrenda gutxiago.

Irailaren 25eko hauteskunde hauetan parte hartuko duten alderdi politikoen kopurua 2012an parte hartu zutenena baino txikiagoa da, orduan 20 alderdi aurkeztu baitziren eta orain 17 besterik ez.

Hautagai-zerrendak hiru lurralde historikoetan aurkeztu dituzten alderdiak 13tik 9ra jaitsi dira. 5 alderdik lurralde historiko batean bakarrik aurkeztu dituzte zerrendak eta beste 3 alderdik bitan bakarrik.

Lurralde historikoen arabera, Araban 4 hautagai-zerrenda gutxiago daude, eta Bizkaian eta Gipuzkoan bi hautagai-zerrenda gutxiago aurkeztu dira.

Orain epe bat ireki da hauteskunde-batzordeek alderdi politikoek aurkeztu duten dokumentazioa aztertu, izan litezkeen irregulartasunak hauteman eta zuzentzeko eska dezaten. Izapide horiek amaitu ondoren, hiru lurraldeetako hauteskunde-batzordeek abuztuaren 29an aldarrikatuko dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-prozesuan parte hartuko duten hautagai-zerrendak. Hurrengo egunean zerrendak EHAAn argitaratuko dira, eta beste epe bat irekiko da, bi egunekoa, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegiari errekurtsoak aurkezteko.

Aldarrikatutako hautagai-zerrendaren bat aurkaratuko balitz, epaitegiak irailaren 3a arte izango luke errekurtsoak ebazteko. Epaitegiaren ebazpenaren aurka babes-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Konstituzio Auzitegiari. Epaia irailaren 9a baino lehen eman beharko luke, egun horretan hasten baita hauteskunde-kanpaina.

2016/08/24

  • I-25 hauteskundeak. Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetako gastuak mugatzeko ezarritako zenbatekoak zehazten dituen Segurtasun Sailburuaren Agindua argitaratu da 2016ko abuztuaren 22ko EHAAn.

Agindu horrek dakarren berrikuntzarik aipagarriena da ezarritako zenbatekoak %15 murriztu direla, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen lehen xedapen iragankorrean xedatutakoa betez.

2016/08/22

  • I-25 hauteskundeak. Euskal hautesleak adin-tartearen eta sexuaren arabera banatuta.

Irailaren 25erako hauteskundeetan 1.714.281 hautesle (2016ko ekainaren 1eko errolda itxiaren datua) daude deituak bozka ematera Euskadin. Horietatik, 891.000 emakumezkoak dira, eta  823.281 gizonezkoak. Adin-tarteka hartuta, 18 urtetik 34 urterako tartean, mutilak dira nagusi, 156.040 mutil hain zuzen. Neskak, berriz, 149.459 dira.

35etik 49 urtera bitarteko adin?tartean ere gizonekoak ditugu nagusi. Gizonezkoak 241.613 dira eta emakumezkoak 235.215.

Hurrengo adin-tarteetatik aurrera hasten dira gauzak aldatzen, alegia 50 urtetik aurrerako adin-tarteetan. Datuok lehenengoz irauli egiten dira 50 urtetik 54 urtera bitarteko tartean. Adin-tarte horretan, 2.164 emakume gehiago dago. Emakumezkoak 83.361 diren bitartean, gizonezkoak 81.197 dira. Bitxia da nola hortik goragoko adin-tarteetan emakumezkoen nagusitasuna etengabe areagotuz doan.  Hala, 55 urtetik 74 urtera bitarteko tartean, emakumezkoak  274.868 dira eta gizonezkoak 252.335. Eta hortik aurrera, bi sexuen arteko aldea modu esanguratsuan areagotzen da, beti emakumezkoen alde.

75?79 eta  80-84 adin-tarteetan 10.360 eta 16.084 emakume gehiago dago, hurrenez hurren. 85 urtekoen eta hortik gorakoen artean, berriz, aldea are gehiago areagotzen da. Emakumezkoen kopurua gizonezkoenaren bikoitza baino gehiago da. Emakumeak, 54.734; gizonak, 25.177, hau da, 29.557 emakume gehiago.

2016/08/19

  • I-25 hauteskundeak. Euskadiko hautesleku- eta hautesmahai-kopurua

Irailaren 25eko hauteskundeetarako Euskadi osorako aurreikusitako hauteslekuek eta hautesmahaiek zertxobait behera egin dute 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan izan zirenen aldean; izan ere, eragingarritasun eta aurrezpen arrazoiak tarteko, horietako batzuek bat egin dute, hauteslekuen eta hautesmahaien kopurua murriztuz 2016ko hauteskunde?deialdi honetarako. Hala, 2012ko hauteskundeetan Euskadin irekitako hauteslekuak 758 izan baziren ere, irailaren 25eko hauteskundeetarako 720 izatea aurreikusten da, %5,3ko murrizketa. Lurraldeka hartuta, berriz, Araban, 106 izatetik 101 izatera pasako dira; Bizkaian, 343tik 338ra; eta Gipuzkoan, 876tik 837ra. Hautesmahaiei gagozkiela ere beste horrenbeste gertatu da, alegia bilakaerak beheranzko joera izan duela. Hala, 2012ko hauteskundeetan Euskadiko hautesmahai?kopurua guztira 2.778koa izan zen bitartean, 2016ko hauteskundeetarako 2.593 izatea aurreikusita dago, %7,1eko murrizketa, hain zuzen. Lurraldeka hartuta, Araban 427tik 413ra jaitsi dira; Bizkaian 1.475etik 1.343ra; eta Gipuzkoan 876tik 837ra.

2016/08/17

  • I-25 hauteskundeak. Atzerrian bizi diren euskal hautesleak herrialdeka

Atzerrian bizi diren egoiliarren kontsultatzeko hautesle?erroldan (AEHE) altan emanda dauden 69.130 euskal hautesleak munduan barrena sakabanatuta daude. Gehienak Europan eta Amerikan bizi dira, eta neurri txikiago batean Afrikan, Asian eta Ozeanian. Europari dagokionez, euskal hautesle gehien duen herrialdea Frantzia dugu, 11.518rekin. Frantziaren ostean datoz Erresuma Batua, 3.854rekin, eta Alemania, 2.615rekin. Euskal hautesle gutxien duten herrialdeak, berriz, Liechtenstein, Moldavia eta Bosnia eta Herzegovina ditugu, hautesle banarekin.

Amerikaren kasuan, euskal hautesle gehien duen herrialdea Argentina dugu, 11.782rekin; bigarren tokian Mexiko dago, 6.823rekin; eta hirugarrenean Venezuela, 5.408rekin. Euskal hautesle gutxien dutenak, berriz, Antigua eta Barbuda, Barbados eta Belize, hautesle banarekin. Bahamaken bi hautesle ageri dira izen emanda.

Afrikan, euskal hautesle gehien erroldatuta duen herrialdea Maroko dugu, 72rekin, eta horren atzetik ageri zaizkigu Hegoafrika eta Ekuatore Ginea, 42rekin eta 24rekin, hurrenez hurren. Kontrako aldean ditugu, besteak beste, Burkina Faso, Etiopia edo Seychelleak, hautesle banarekin.

Asian, Filipinak eta Txina dira euskal hautesle gehien erroldatuta duten herrialdeak, 319rekin eta 237rekin, hurrenez hurren. Aldiz, hautesle gutxien erroldatuta dutenen artean, besteak beste,  Myanmar eta Nepal ditugu, hautesle banarekin.

Azkenik, Ozeaniaren kasuan, Australiak ditu euskal hautesle gehien erroldatuta, 770ekin. Haren atzetik Zeelanda Berria ageri zaigu, 57rekin. Beste aldean, berriz, Mikronesia eta Palaos ditugu, hautesle banarekin.  

Datu horiek guztiak Euskadiko Autonomia Erkidegoari dagozkionak dira.

2016/08/11

  • Hauteskunde-gastuei aurre egiteko dirulaguntza publikoaren argitarapena

Argitaratuta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Ogasun eta Finantzako sailburuak emandako Agindua, hautagai?zerrenden hauteskunde?gastuei aurre egiteko dirulaguntza publikoaren zenbatekoei buruzkoa

2016/08/10

  • I-25 hauteskundeak. Atzerrian bizi diren egoiliarren kontsultztzeko hautesle-errolda

2016ko ekainaren 1ean nabarmen egin du gora Euskadiko Autonomia Erkidegoan 2016ko euskal hauteskundeetarako atzerrian bizi diren egoiliarren kontsultatzeko hautesle?errolda (AEHE) –abuztuaren 8tik 15era udaletxeetan eta kontsuletxeetan jendaurrean ikusgai dagoena- . Hala, 2012ko hauteskundeetan atzerrian bizi ziren egoiliarren kontsultatzeko hautesle?errolda guztira 56.140 hauteslek osatzen zuten bitartean, 2016an 69.130 hauteslek osatzen dute. Beraz, 12.990 hautesle gehiago egongo dira irailaren 25eko hauteskundeetan, %18,8ko igoera 2012ko hauteskundeekin alderatuta. Igoera hiru lurralde historikoetan gertatu da, nabarmenen Bizkaian, 7.037 hautesle gehiagorekin.

2016/08/09

  • I-25 hauteskundeak. Kontsultatzeko hautesle-errolda

2016ko ekainaren 1ean, euskal hauteskundeetarako kontsultatzeko hautesle-errolda (abuztuaren 8tik 15era udaletxeetan eta kontsuletxeetan jendaurrean dagoena)  1.783.411 (EHE+AEHE) hauteslek osatzen dute Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Lurralde historikoka hartuta: Araban, 254.761; Bizkaian, 947.630; eta Gipuzkoan, 581.020. Bada, 2012ko datuekin alderatuta, Araban eta Gipuzkoan hautesle-kopuruak gora egin duen bitartean, Bizkaian behera egin du, 2.074 hautesle gutxiago, hain zuzen ere

2016/08/09

  • I-25 hauteskundeak. 2016ko ekainaren 1ean hautesle-errolda itxia

2016ko ekainaren 1ean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko hauteskundeetarako hautesle-errolda itxia 1.778.776 hauteslek osatzen zuten.

2016/08/02

  • 26 Hauteskunde Orokorrak. Hauteskunde Batzorde Zentralak  2016ko ekainaren 23ra arte (osteguna) luzatu du Espainiako egoiliarren posta?bidezko botoaren gutun?azalak CORREOSeko bulegoetan aurkezteko epea.

2016/06/22

  • Hautesle?erroldako bulegoak ekainaren 19an argitaratutako behin behineko datuen arabera, ekainaren 26ko Hauteskunde Orokorrei begira, Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliarren posta?bidezko boto?eskaera onartuak 96.272 dira. 2015eko Hauteskunde Orokorretan, berriz, 38.786 izan ziren. Beraz, igoera %148koa da.
    Lurralde historikoka hartuta, Araban 14.107 eskaera izan dira (2015eko Hauteskunde Orokorretan 5.797 izan ziren); Bizkaian, 54.965 (2015eko Hauteskunde Orokorretan 20.728 izan ziren); eta Gipuzkoan, 27.200 (2015eko Hauteskunde Orokorretan 12.261 izan ziren).
    Datu horien arabera, Espainiako egoiliarren hautesle?erroldan izen emanda dauden Euskal Autonomia Erkidegoko 1.714.943 hautesleetatik %5,613k eskatu du posta?bidezko botoa

2016/06/19

  • 2016ko ekainaren 16ko EHAAk plazaratu du 90/2016 DEKRETUA, ekainaren 7koa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hautestontzi, kabina, boto-paper, bozkatzeko gutun-azal eta hauteskundeetarako gainerako dokumentazioaren eredu ofizialak eta ezaugarriak eta material hori entregatzeko prozedura zehazten dituen Dekretuaren bigarren aldaketari buruzkoa.

2016/06/13

  • EHAAk plazaratu du ekainaren 6ko Eusko Jaurlaritzako agindua, horren bidez, arau batzuk ematen dira, langileek 2016an egitekoak diren hauteskunde orokorretan parte hartu ahal izan dezaten (EHAA, 106 zk., ekainaren 6koa).

2016/06/06

  • Espainiako Gobernuak Hauteskunde?mahaiko kideentzako jarraibide-liburua eta haren eranskina onetsi ditu 2016ko Hauteskunde Orokorretarako.

2016/06/13

  • Hauteskunde Batzorde Zentralak atzerrian bizi diren egoiliarren (AEHE) hautestontzi-botoa emateko epea luzatzea erabaki du 2016ko Hauteskunde Orokorretan. Epea luzatu egiten da larunbata arte, ekainak 25, eta igandera arte, ekainak 26, 20:00ak arte (penintsulako ordutegia).   

2016/06/09

  • Hauteskunde Batzorde Zentralak ekainaren 15era arte (egun hori barne) luzatu du hautagaitzen hauteskunde?propaganda Correoseko bulegoan aurkezteko epea 2016ko Hauteskunde Orokorretan.

2016/06/09

  • Hautesle Erroldaren Bulegoaren web orrialdean argitaratutako datuen arabera, 2016ko Hauteskunde Orokorretan, atzerrian bizi diren egoiliarren (AEHE) posta bidezko boto?eskaera onartuak 6.983 izan dira. Aldiz, 2015eko Hauteskunde Orokorretan, 6.821 eskaera erregistratu ziren.
    Lurralde Historikoka hartuta, Araban 706 eskaera izan dira; Bizkaian, 3.039; eta Gipuzkoan, 3.238. Kopuru horien arabera, EAEn AEHE botoan izen emanda dauden 68.407 hautesleetatik %10,209k baino ez du eskatu posta bidezko botoa.

2016/06/07

  • 2016ko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetarako, behin betiko aldarrikatu diren hautagai-zerrendak maiatzaren 31ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira. Diputatuen Kongresurako Araban 12 hautagai-zerrenda aldarrikatu dira, Bizkaian 12 eta Gipuzkoan 11, hau da, Euskal Autonomia Erkidego osoan 35. Senaturako hauteskundeetarako Araban 11 hautagai-zerrenda aldarrikatu dira, Bizkaian 11 eta Gipuzkoan 10, hau da, guztira 32 hautagai-zerrenda.

2016/05/31

  • 2016ko Hauteskunde orokorretarako, hauteskunde-batzorde zentralak onartu du Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritzek atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-erroldako (AEHE) hautesleei posta bidez bozkatzeko dokumentazioa helarazteko daukaten epea 2016KO EKAINAREN 8RA ARTE (HORI ERE BARNE) zabaltzea.

2016/05/23

  • 2016ko Hauteskunde Orokorretarako Hauteskunde-batzorde Zentralak erabaki du luzatzea aldi baterako atzerrian bizi diren egoiliarrek (ERTA) daukaten epea posta bidezko botoa eskatzeko: EKAINAREN 6RA ARTE, BERAU BARNE.

2016/05/26

  • Maiatzaren 30ean, Probintziako hauteskunde?batzordeek 2016ko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaitzen behin betiko aldarrikapena egingo dute. Maiatzaren 31an, hautagaitza horiek Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratuko dira.

2016/05/25

  • Estatuko Aldizkari Ofizialaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hautesbarrutietan 2016ko Diputatuen Kongresurako hauteskundeetara aurkeztutako hautagaitzak 37 dira, honela banaturik: Araban, 13; Bizkaian, 13; eta Gipuzkoan 11. 2016ko Senaturako hauteskundeetarako 33 hautagaitza aurkeztu dira guztira, honela banaturik: Araban, 12; Bizkaian, 11; eta Gipuzkoan 10.

2016/05/25

  • 2016ko Hauteskunde Orokorretarako Hauteskunde-batzorde Zentralak erabaki du luzatzea atzerrian bizi diren egoiliarrek (CERA) daukaten epea posta bidezko botoa eskatzeko: EKAINAREN 6RA ARTE, BERAU BARNE.

2016/05/13

  • 2016ko Hauteskunde Orokorretarako indarrean dagoen hautesle-errolda bai Udaletxetan zein Kontsuletxetan kontsultatu ahal izango da maiatzaren 9tik 16ra bitartean, biak barne. Hautesleek, epe horretan bertan, aukera izango dute erroldan agertzen diren inskribapen-datuez erreklamazioak aurkezteko.

2016/05/09

  • Euskal Autonomia Erkidegoan 1.783.357 hauteslek eman ahal izango dute botoa 2016ko Hauteskunde Orokorretan, Hautesle Erroldaren Bulegoaren arabera.
    Araban, 254.581 hauteslek bozkatu ahal izango dute (248.542k lurralde historikoan bertan dute egoitza eta 6.039k atzerrian). Bizkaian 948.067 hauteslek edukiko dute bozkatzeko aukera (911.503k Bizkaian dute egoitza eta 36.564k atzerrian). Gipuzkoan, azkenik, 580.709 hauteslek daukate sufragio eskubidea (555.027 Gipuzkoan dute egoitza eta 25.682 atzerrian).

2016/05/09

  • Estatuko Aldizkari Ofizialak plazaratu du Errege Dekretua, Kongresuaren eta Senatuaren desegitekoa eta ekainaren 26rako hauteskunde-deialdikoa.

2016/05/03

  • Apirilaren 14an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak plazaratu du 2/2016 Legea, besteak beste, Toki Herri-galdeketak arautzen dituena.

2016/04/14

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, urtarrilaren 25eko 11/2016 epaiaren bidez, Igeldo auzoa Donostiako udalerritik bereiztea onartzen duen Dekretua baliogabetzen du.

2016/04/11

  • Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetarako boto aurreikuspenari eta jarlekuei buruzko Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen inkesta (2016ko otsaila)

2016/02/16

2016/01/29

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 419/2015 epaiak bermatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek beren akordioen jakinarazpen edo  komunikazioak euskara hutsez idatzi ahal izatea.

2016/01/23

2016/01/20

2016/01/14

2016/01/07

2015/12/16

  • Hauteskunde Batzorde Zentralak erabaki du Espainian bizi direnen posta bidezko botoa eskatzeko epea abenduaren 11ra arte luzatzea, azken jai-egunengatik.

2015/11/26

  • Azaroaren 26ko GAOn argitaratu denaren arabera, Gipuzkoako hauteskunde-mahaien behin betiko kopurua 843 izatetik 842 izatera pasa da.
    2015eko abenduaren 20ko Hauteskunde Orokorretarako Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-mahaien behin betiko kopurua 2.599 da, (413 Araban, 1.344 Bizkaian eta 842 Gipuzkoan)

2015/11/26

  • Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetarako behin betiko hautagai-zerrendak aldarrikatu dira eta azaroaren 24ko BOEn argitaratuta daude: Laburbilduz, Kongresurako guztira 40 hautagai-zerrenda aldarrikatu dira (14 Araban, 15 Bizkaian eta 11 Gipuzkoan) eta Senaturako 36 hautagai-zerrenda aldarrikatu dira (12 Araban, 13 Bizkaian eta 11 Gipuzkoan). Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoan 2015eko Hauteskunde Orokorretarako guztira 76 hautagai-zerrenda izango dira.

2015/11/24

  • Euskal Autonomia Erkidegoan Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetara aurkeztu diren hautagai-zerrendak azaroaren 18ko BOEn argitaratu dira.
    Euskal Autonomia Erkidegoan, Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetara guztira 76 hautagai-zerrenda aurkeztu dira. 40 hautagai-zerrenda Kongresurako dira, horrela banatuta: Araban 14, Bizkaian 15 eta Gipuzkoan 11. Senaturako 36 hautagai-zerrenda dira, horrela banatuta: Araban 12, Bizkaian 13 eta Gipuzkoan 11.

2015/11/18

  • Baliarraingo toki-hauteskunde partzialak: Aurkeztutako hautagai-zerrendak azaroaren 18ko BAOn argitatatu dira. Hautagai-zerrenda bakarra aurkeztu da, Herritarrak (H.K.).

2015/11/18

  • EHAAk plazaratu du azaroaren 12ko Eusko Jaurlaritzako agindua, horren bidez, arau batzuk ematen dira, langileek 2015ean egitekoak diren hauteskunde orokorretan parte hartu ahal izan dezaten (EHAA, 216 zk., azaroaren 12koa).

2015/11/12

  • Hauteskunde-batzorde Zentralak abenduaren 9ra arte luzatu du epea Correosen uzteko hautagaitzen hauteskunde-propagandaren bidalketak (HBZren erabakia, 2015-10-29koa).

2015/11/04

2015/11/02

  • Alderdi politiko, koalizio eta hautesle-elkartek abenduaren 20ko Hauteskunde Orokorretara aurkeztu nahi badute, hautagai-zerrendak probintziako hauteskunde batzordean aurkeztu beharko dituzte.
    Horretarako 6 egun naturaleko epea izango dute, azaroaren 11tik 16ra bitartean (biak barne), HAOLOren 45. artikuluak ezartzen duenaren arabera.

2015/11/11

  • Azaroaren 2tik 9ra (biak barne) Udalek eta Kontsulatuek hautesle-erroldako zerrendak jendaurrean jarriko dituzte, hautesleek kontsulta edo erreklamazioak egin ahal izateko.

2015/11/02

  • Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioaren aginduaren bitartez, 2015eko abenduaren 20ko hauteskunde orokorretako hauteskunde-jarduerek sortutako gastuetarako diru-laguntzen kopuruak finkatzen dira (BOE, 261 zk., urriaren 31koa).

2015/10/31

  • Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak deitu dira, 2015eko abenduaren 20rako (BOE, zk. 257, urriaren 27koa)
    Urriaren 26ko 977/2015 Errege Dekretuaren bidez, hauteskunde horiek deitzearekin batera Kongresua eta Senatua desegiten dira eta Estatuko hautesbarruti bakoitzari dagozkion diputatuen kopurua ezartzen da.

2015/10/27

  • Baliarrainen (Gipuzkoa) udal hauteskunde partzialak deitu dira, 2015eko abenduaren 20rako (BOE, zk. 257, urriaren 27koa)
    2015eko maiatzaren 24ko toki-hauteskundeetan Baliarrainen ez zen hautagai-zerrendarik aurkeztu eta horregatik, indarrean dagoen hauteskunde legediaren arabera, toki-hauteskundeak egin behar dira, egoera berean dauden Estatuko beste udalerri batzuekin batera.

2015/10/27

  • Igeldoren desanexioa: Gipuzkoako Foru Aldundiak Igeldon herri galdeketa egiteko hartu zuen erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 386/2015 epaiaren bitartez bermatzen du.

2015/09/09

2015/07/22

2015/07/30

2015/07/21

  • Ekainaren 18an egin da Arabako Biltzar Nagusien saio eratzailea

2015/06/18

2015/06/15

2015/06/09

2015/06/09

2015/05/08

2015/05/08

  • Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egin duen inkesta euskadi.eus web orrian argitaratuta, Batzar Nagusietarako eta hiriburuetako Udal Hauteskundeei buruz.

2015/05/08

2015/04/28

2015/04/28

2015/04/28

  • Udal eta foru hauteskundeetarako atal, mahai eta lekuen zerrenda argitaratzea (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa).

2015/04/06

  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialek plazaratzen dute 2015eko Udal Hauteskundeetarako Zinegotzien kopuru ofizialak udalerrika.

2015/03/06

2015/02/16

2015/02/10

  • Legebiltzarraren Osoko Bilkurak ez du onetsi UPyDk aurkeztu duen osoko zuzenketa Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea bosgarren aldiz aldatzeko lege-proiektuari.
    Azaroaren 20ko Osoko Bilkurak ez zuen onetsi UPYDeren zuzenketa, Hauteskundeei buruzko lege-proiektua gobernuari itzultzeko eskatuz. EAJ-PNV, PSE-EE/PSOE eta PPk aurkako botoa eman zuten eta EH Bildu abstenitu egin zen.

2014/11/21

  • Taldeek 104 zuzenketa auzkeztu dizkiote Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea Bosgarren Aldiz Aldatzeko Lege-proiektuari:
    • UPyD (mistoa): 1 osokoa eta 23 zatikakoak
    • PSE-EE/PSOE: 15 zuzenketa
    • EH BIldu: 23 zuzenketa
    • PP: 29 zuzenketa
    • EAJ-PNV: 13 zuzenketa

2014/11/10

2014/09/19

  • Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza bat bidaliko du Eskoziako erreferendumera.
    Honako hauek osatuko dute:  Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia eta Mikel Anton, Europako Gaietarako Ordezkaria.

2014/09/04

  • Jokabide Kodearen 1/2014 Legeak, gogortu egiten ditu toki-erakundeen hautetsiak diren kargu publikodunen bateraezintasunak (16 art.).

2014/09/01

2014/06/12

  • Maiatzaren 24a arte luzatu egin dira CERAn inskribatutako hautesleen kontsuletxeetara botoa posta bidez bidaltzeko epea eta aldi baterako kanpoan bizi diren hautesleek (ERTA) mahaira botoa bidaltzeko epea. (HBZren Erabakia, 2014ko maiatzaren 19koa)

2014/05/21

2014/05/14

  • Maiatzaren 15ean jaia duten udalerrietan, luzatu egin da epea posta bidezko botoa eskatzeko: maiatzaren 16ko  14.00 arte egin ahal izango da (HBZren Erabakia, 2014-05-19koa)

2014/05/14

2014/05/05

2014/04/29

  • Posta bidezko botoa Posta Bulegoetara eramateko epea luzatu egin da maiatzaren 22ra arte hautesle guztientzat

2014/04/14

  • Hautesle Erroldaren Bulegoaren 901 101 900 telefonoaren bidez herritarrek informazioa lor dezakete hauteskundeei buruzko hainbat gauzez. Besteak beste, hautesle-erroldaz, posta bidezko botoaz eta hauteslekuez eta hauen kokapenari buruzko zalantzak argitzen dira.

2014/04/08

2014/04/24

2014/04/03

2014/03/10

2014/02/19

2014/02/19

Azken aldaketako data: 2017/06/27