Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Aisialdirako ontziak gobernatzeko tituluak eskuratzeko 2026ko azterketen deialdiak

[Aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko azterketak]

Deskribapena


Xedea

Azterketa teorikoen deialdiak:

1. deialdia: 2026ko martxoaren 2tik aurrera

2. deialdia: 2026ko ekainaren 1etik aurrera

3. deialdia: 2026ko azaroaren 2tik aurrera

Azterketa teorikoen lehen eta hirugarren deialdiak Pasai San Pedroko (Gipuzkoa) CIFP Blas de Lezo LHIIan egingo dira eta azterketa teorikoen bigarren deialdia Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Portugaleten (Bizkaia) daukan Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nautika eta Itsasontzi Makineriako atalean.

Azterketak indarrean dauden programei lotuko zaizkie, alorreko arauekin bat etorriz.


ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA

Azterketa teorikoak:

– 1. deialdia, 2026ko martxokoa: 2026ko urtarrilaren 26tik otsailaren 13ra arte

– 2. deialdia, 2026ko ekainekoa: 2026ko apirilaren 27tik maiatzaren 15era arte

– 3. deialdia, 2026ko azarokoa: 2026ko irailaren 21etik urriaren 9ra arte

Azterketa praktikoa:

Deialdi bakarra, 2026ko ekainean: 2026ko ekainaren 8tik 12ra artekoa izango da.


TASAK:

Azterketa teorikoak

Oinarrizko Nabigazioko Patroia: 35,37 €

Jolas Ontziko Patroia: 43,24 €

Yateko Patroia: 54,99 €

Yateko Kapitaina: 66,84 €

Azterketa praktikoak

Oinarrizko Nabigazioko Patroia: 35,37 €

Jolas Ontziko Patroia: 43,24 €

Yateko Patroia: 54,99 €

Yateko Kapitaina: 66,84 €

Bela: 35,37 €

Irismen motzeko irrati-operadores: 43,24 €

Nori dago zuzenduta


Kirol ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko izangaiak

Betekizunak

  • Adindunak edo 16 urte bete dituzten adingabeek parte hartu ahal izango dute Oinarrizko Nabigaziorako Patroi ituluaren lorpenerako probetan, baldin eta bere gurasoetako edo tutoreetako baimena idatziz akreditatzen badute.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


ARRETARAKO ORDUTEGIA: (telefonoz zein aurrez aurre)

Neguko ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

Udako ordutegia: 09:00etatik 13:30etara (ekainaren 1etik irailaren 25era)

Portuak, Itsas Gaiak eta Itsasertzaren zuzendaritza

Elkano kalea, 3

48011 Bilbo

Telefonoa: 944 31 21 18

E-maila: deportibak@euskadi.eus

Azterketa egiteko eskabidea


OHARRA:

Azterketa egiteko eskabidea betetzeaz gain, dagokion tasa ordaindu beharko duzu esteka honen bidez: www.nasdap.net/gesdocpas, aukeratu "Laketontziak: azterketarako eskabidea".

Izena emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez duten pertsonak ez dira inskribatutzat joko.

Dokumentazioa eta ordainagiriak posta elektronikoz bidali behar dira helbide honetara: deportibak@euskadi.eus

On line egindako eskaerak deialdi bakar baterako baino ez du balioko. Geroko deialdi batean parte hartzeko beste eskaera bat egin behar da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak