Osasun Saila

"Irrizetak": umorea, txantxetan hartu behar ez den osasungarri

Irrizetak - recetas de humor

 Bizi-ohitura osasungarrien sustapena Osasun Sailaren eta Osakidetzaren xederik nagusienetako bat da. Eta jakinekoa da, dieta osasungarriarekin eta ariketa fisikoarekin batera, umorea ere badela bizitzarako eta ongizaterako funtsezko osagaia. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutza ere iritzi horretakoa da, eta jokabide osasungarriak, umore puntuarekin, “preskribatzea” eta “errezeta” horiek gure webgunea bisitatzen dutenekin partekatzea erabaki du. Erakundeen arteko lankidetzako beste adibide bat, oso originala gainera, prebentzioaren kultura euskal gizartean zabaltzen jarraitzeko.   

 “Irrizetak”  izeneko ekimenean esketxak eta bideo-segidak (esketx mutuak eta laburragoak) erabiltzen dira, betiere, modu umoretsuan, osasunaren arlo hauek barne hartuta:  sexualitatea, toxikologia, elikadura, osasun fisikoa eta osasun emozionala. Ikus-entzunezko material hori Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutzak egin du eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari laga dio, zabalkuntzarako. Bideoak egiteko prozesuan, esketx bakoitzean landutako gaiarekin lotutako zerbitzuen erabiltzaileen zein adituen iritzia bildu da