Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Ikastaroa: Iraunkortasunak ardoaren merkaturatzean duen eragina

Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen XXXII. edizioa

2013/07/04 - 2013/07/05
Inprimatu
Biasteri (Araba Errioxa)
EKITALDIAREN XEHETASUNAK
Lekua:
Villa Lucia Jauregian
Herria:
Biasteri (Araba Errioxa)
Hasiera data:
2013/07/04
Amaiera data:
2013/07/05
Antolatua:
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak, eta laguntzen du HAZIK eta bere zerbitzua den Europe Direct
DESKRIBAPENA

Ikastaroak hainbat helburu ditu: mahastizaintza eta ardogintza iraunkorraren eremuan faktore bereizgarri eta salmentarako argudio gisa eraginkorrak diren metodoak azaltzea; ardogintzaren produkzioa aztertzea biodibertsitatea errespetatzen duten kudeaketa ereduak erabilita; azpimarratzea biodibertsitatearen zaintzea ez dela bakarrik zerbait biologikoa, eta mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari bere erronkak aztertzeko aukera ematea ikastaroan aztertuko diren alderdiekin zuzenean lotutako profesionalen bitartez, bai eta bertatik bertara erronka horiei aurre egiteko esperientzia zehatzak ezagutzeko ere.

Helburu horiek denak, ikastaroaren helburu nagusia oso ondo azaltzen duen esaldi bakar batekin laburbildu daitezke: "Ardoaren atzean ardogintzaren historia bat eta ekosistema bat daude, eta horiek ere saldu behar dira".

Egitaraua ikusi 

Azken eguneratzea: 03/07/2013