Animalien Elikadurari Buruzko III. Kongresua: Elikadura Segurtasuna eta Elikagaien Ekoizpena
Animalientzako elikagaien ekoizpenaren gaur egungo zein etorkizuneko egoeraren inguruan eta elikaduraren segurtasunaren arloko erronka handien inguruan hausnarketa

Animalientzako elikagaien ekoizpenaren gaur egungo zein etorkizuneko egoeraren inguruan eta elikaduraren segurtasunaren arloko erronka handien inguruan hausnartzeko asmoz egingo da Animalien Elikadurari buruzko III. Kongresua: Elikadura Segurtasuna eta Elikagaien Ekoizpena.
Ekitaldia ezinbesteko hitzordua da animalien elikaduraren arloan diharduten profesionalentzat. Bertan, gaur egun puri-purian dauden gaiak jorratuko dira, besteak beste: arautzeko joera berriak, arriskuen kontrolen eta analisien berrikuspena, autokontrolerako sistemak eta horien eragina elikagaien ekoizpenean, elikakateari eragiten dioten patogeno nagusiak, eta kontsumitzailearen jarrera-eredu berriak.
Kongresua honako hauen arteko lankidetzaren ondorio da: Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna Saila, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, EPEA (Euskadiko Pentsu Ekoizleen Elkartea), ELIKA (Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa) y el MAGRAMA.
Batzorde Antolatzaileak programa erakargarria landu du, gaur egungo gaiak eta animalien elikaduraren eragileentzat zein kontrol-agintarientzat interesekoak diren gaiak biltzen dituena.
Ildo horri jarraikiz, espero dute 200 pertsona baino gehiago bertaratzea eta Animalien Elikadurari buruzko III. Kongresua erreferentziazko foro izatea, nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren arloko esperientziak eta ezagutza trukatzeko.
informazio gehiago: www.congresoalimentacionanimal.com