zesio
iz. Gai bakuna, sodioaren eta potasioaren taldekoa, zilarraren kolorekoa (Cs; at.-z. 55; at.-m. 132,905). v Zilarraren antzekoa da. Poluzita eta lepidolita meetan agertzen da izadian; tabakoaren, tearen eta kafearen errautsetan ere izaten da. Metal biguna da, sukoia, hori argia. Izadiko gai elektropositiboena eta erreaktibitate handiena duena da; oso erraz oxidatzen da eta metaletan urtze puntu apalena du. Potasioaren eta errubidioaren antzeko ezaugarriak ditu. 1860an aurkitu zuten Kirchhoff eta Bunsen-ek, errubidioarekin batera, analisi espektrala lantzen ari zirela. Zelula fotoelektrikoak eta ur mineralak egiteko erabiltzen da, besteak beste.