Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zestodiasi

iz. Med. Zestodoek eragindako kutsadura. Gizakiarengan bi modutakoa izan daiteke: a) Hesteetako zestodiasia, zestodoak gizakiaren hesteetan bizi eta arrautzak gorotzarekin batera kanporatu eta larbak beste bizkarroi batzuengan hazten direna. b) Barrukietako edo gorputzeko zestodiasia, zestodoen larbek gizakiaren gorputzeko ataletan kalteak eragiten dituztena. Lehenengo motakoak dira Taenia saginata, Taenia solium eta beste bizkarroi batzuk eraginak. Bigarrenekoetan kiste hidatidikoa eta esparganosia dira ezagunenak.