Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zesarea

(Lat. Caesareia; Gr. Kaisareia). Hainbat lurraldetako –Asia Txikia, Palestina, Siria, Mauritania– hiri erromatar batzuen izena; Augustoren eta beste zenbait enperadoreren ohoretan deitu izan ziren horrela.  v  Zesarea Kapadoziakoa (Gaur egun Kayseri, Turkia). Trajanoren agintaldian eraikia (K.o. I. mendea). Kapadoziako hiriburu bihurtu zen. Bizantzioren mende egon ondoren arabiarrek beretu zuten eta gero, hurrenez hurren, seljuktarren, gurutzatuen, mongolen eta otomandarren eskuetara igaro zen. ik. Kayseri.  v  Zesarea Palestinakoa. Herodes Handiak itsasertzean eraikiarazia (K.a. I. mendea). Erromako prokuradoreen egoitza izan zen eta Jerusalem suntsitua izan ondoren (K.o. 70) garrantzi handia hartu zuen. 633an arabiarrek hartu zuten eta musulmanek suntsitu zuten 1265ean. Monumentu garrantzitsuak gorde dira eta egun Israelgo turismo gunea da.  v  Zesarea Mauritaniakoa (Gaur egun Cherchell, Argelia). Kartagotarren merkataritza portua (Iol). Juba II.ak Julia Cesarea izena eman zion.