Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zamora, Ricardo

Espainiar futbolaria (Bartzelona, 1900 - Bartzelona, 1978). Atezaina zen. Anberesko Olinpiar Jokoetan (1920) egin zen ezagun, eta harrezkero ospe handia izan zuen nazioartean. Guztiz ikusgarria zen bere jokaldietan. 1920-1936. bitarteko urteetan 46 aldiz jokatu zuen nazioarteko partiduetan. Ondoren zenbait futbol taldetako zuzendari izan zen, Espainiako taldekoa besteak beste.