Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zampa, Luigi

Italiar zinemagilea (Erroma, 1905 - Erroma, 1991). 1941ean egin zuen lehen filma, L’attore scomparso (1941). Bigarren Mundu Gerraren ondoren higikunde neoerrealistan parte hartu zuen; Vivere in pace (1946, Bakean bizi) eta L’onorevole Angelina (1947, Angelina agurgarria) dira garai horretako film aipagarrienak, herri komediaren moldean eta umoreaz baliatuz eginak. Anni difficili (1948, Ez-urteak), Anni facili (1953, Izan-urteak) eta L’arte di arrangiarsi (1954) dira haren hiru film hoberenak, gerra aurreko eta ondoko Italiako gizartearen ikuspegi garratza ematen dutenak. Gero komedia sail bat egin zuen, Alberto Sordi antzezlearekin: Il magistrato (1959, Epailea), Il vigile (1960, Zaindaria). Dramak ere egin zituen: Processo alla cittá (1952, Epaiketa hiriari), La romana (1954), Gente di rispetto (1975, Itzal handiko jendea).