Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yoshida, Yoshishige

Japoniako filmegilea (Fukui, 1933). 1955ean hasi zen zineman lanean Sochiku produkzio etxean, zuzendari laguntzaile eta gidoigile gisa. Zinema aldizkari bat sortu zuen Naghisha Oshima zinemagilearekin batera. 1960an egin zuen lehen filma. 1966an Endai Eiga Sha zinema elkartea sortu zuen. Eros + Gyakusatsu (1969, Eros + Sarraskia) filmak eskandalu handia sortu zuen Japonian. Filmak: Chi wa kawaite iru (1960, Odola lehortu da), Mizu de kakarea monogatari (1965, Urak idatzitako historia), Kaigen rei (1973, Estatu kolpea), Ningen no yakusoku (1986, Promesa).