Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wolsey, Thomas

Ingeles elizgizona eta politikaria (Ipswich, 1473 - Leicester, Leicestershire, 1530). 1514an York-eko artzapezpiku izendatu zuten eta, handik urtebetera, Henrike VIII.aren kardinal eta lord kantzelari. Eragin handia izan zuen Henrike VIII.a erregearengan eta, horrenbestez, Ingalaterrako politikako buruzagietako bat izan zen. Henrike VIII.aren alde agertu zen hark Katalina Aragoikoarengandik bereizi nahi izan zuenean, baina ez zuen lortu Aita Santuak bereizkuntza hori onar zezan. Ondorioz, kargutik kendu eta Thomas More izendatu zuten haren ondorengo (1529).