Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Witte, Sergei Julievitx

Errusiar politikaria, jatorriz holandarra (Tiflis, Georgia, 1849 - Petrogrado, 1915). Finantza ministro izendatu zuten 1893an. Errusiaren industria garatzeko berrikuntza ugari egin zituen; kanpoko diru inbertsioak erakarri, gastu publikoa handitu, kanpo salerosketa indartu eta garraiabideak hobetu zituen, besteak beste. 1905ean Japoniaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetan parte hartu zuen; urte hartan kontseiluko lehendakari izendatu zuten baina kritika ugari izan zituen bai lurjabe eta kontserbadoreen aldetik bai iraultzaileen aldetik, eta 1906an kargua utzi behar izan zuen.