Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Witeriko

Bisigodoen erregea 603-610. urteetan (? - 610. urtean hila). Recadero I.aren agintaldian arriotarren matxinada antolatu zuen Lusitanian, baina huts egin zuen saio hark (588). 602. urtean errege egin zuten arriotarrek eta, handik urtebetera, Liuvaren aurkako konspirazioa antolatu eta burutu zuen. Behin errege egin ondoren Betikako bizantziarren aurka borrokatu zen. 610. urtean Gundemaroren aldeko katolikoek kargutik kendu eta hilarazi zuten.