Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Winogradsky, Sergei Nikolaievitx

Ukrainar mikrobiologoa (Kiev, 1856 - Brie-Comte-Robert, Frantzia, 1953). Bakterien nitrifikazioaren oinarriak azaldu zituen eta bakteriologia zientzia gisa finkatzen lagundu zuen. Besteak beste, 1887an bakterio sulfurosoen fisiologia azaldu zuen, 1890-1891n mikroorganismo nitrifikatuena, eta bakterio anaerobio bat aurkitu zuen, metabolismoko prozesuen bidez atmosferaren nitrogenoa aska dezakeena.