Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wise, Robert

Estatu Batuetako zinemagilea eta produktorea (Winchester, Indiana, 1914 - Los Angeles, Kalifornia, 2005). RKO produkzio etxean muntaketari ari izan zen, besteak beste, Orson Wellesen Citizen Kane (1941) eta Magnificent Ambersons (1942) filmak muntatu zituela. The Curse of the Cat People (1944) du bere lehen film luzea, beldurrezko film bikaina. Polizia filmak egin zituen: Criminal Court (1946), Born to Kill (1947, Hiltzeko jaioa); boxeoko filmak: The Set-Up (1949), Somebody Up There Likes Me (1956) Rocky Graziano boxeolariaren biografia; melodramak: Three Secrets (1950), So Big (1953), I Want to Live! (1958, Bizi nahi dut!); musikalak: West Side Story (1961), The Sound of Music (1965); zientzia fikziozkoak: The Day the Earth Stood Still (1951), The Andromeda Strain (1971), Star Trek, The Motion Picture (1979), telesail ospetsuan oinarritua.