Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wiener Neustadt

Austriako ipar-ekialdeko hiria, Austria Behereko probintzia federalean, Fischa ibaiaren ertzean, Viena hiriaren hegoaldean. 35.050 biztanle. Industria (tresneria mekanikoa, ehungintza, burdinbiderako gaiak, papergintza) da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira XIII. mendeko dukearen gaztelua, XV. mendeko San Jurgi eliza, XIII. mendeko Ama Birjinaren eliza gotikoa eta XV. mendeko abetetxe zistertarra. 1192. urtean sortu zuten hiria, eta turkiar eta hungariar buruzagi militarren topagunea izan zen maiz.