Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wien, Wilhelm

Alemaniar fisikaria (Gaffken, Ekialdeko Prusia, 1864 - Munich, 1928). Giessen, Würzburg eta Municheko unibertsitateetako irakasle izan zen. Optikari buruzko ikerketak egin zituen baina elektrizitatearen eta irradaren alorrean egindako lanengatik da batez ere ezaguna; besteak beste, eremu elektromagnetikoek izpi katodikoetan eta izpi positiboetan duten eragina aztertu zuen. Gorputz beltzaren erradiazioari buruz egindako lanengatik Fisikako Nobel saria lortu zuen 1911n.