Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Widmark, Richard

Estatu Batuetako antzezlea (Sunrise, Minnesota, 1914 - Connecticut, 2008). Antzerkian eta irratian lan egin zuen, besteak beste, Orson Wellesen Mercury Theatre on the Air taldean. Bigarren mailako rolak antzezten hasi zen zineman. Henry Hathaway-en Kiss of Death (1947, Heriotzaren musua) filmean antzeztu zuen hiltzaile psikopataren rolak arrakasta handia izan zuen. Harrezkero ospetsu egin zen; thriller-a eta western-a landu zituen gehienbat eta zinemagile bikainekin lan egin zuen: Delmer Daves, Jules Dassin, John Ford, Samuel Fuller, Elia Kazan, Stanley Kramer, Sidney Lumet, Joseph Mankiewicz, Vincent Minelli, Jean Negulesco, John Sturges, Don Siegel, William Wellman. Aktore bikaina izan zen, indar handikoa, film asko antzeztu zituena. Filmak: Yellow Sky (1948, Zeru horia), Panic in the Streets (1950, Izua kaleetan), Nigth and the City (1950), Broken Lance (1954), Judgement at Nuremberg (1961), Two Rider Together (1962, Bi zaldiz elkarrekin).