Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Werner, Alfred

Suitzar kimikaria (Mulhouse, 1866 - Zurich, 1919). Nitrogenoz osatuen estereokimika ikertu eta balentzien koordinazioaren teoria azaldu zuen; konposatu konplexuen sorreraren azalpena eman ahal izan zuen hari esker. Konposatu ez-organikoen egiturari dagokionez, berrikuntza handiak egin zituen eta haren lanen ondorioak kimikaren alor guztietara zabaldu dira azken urteotan. 1913an Kimikako Nobel saria eman zioten kimika ez-organikoan egindako lanengatik.