Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Werner, Abraham

Alemaniar biologoa eta geologoa (Wehrau, 1750 - Dresden, 1817). Alemaniako lehenengo geologia eskolaren eta eskola haren oinarri izan zen neptunismoaren teoriaren sortzailea izan zen. Teoria horren arabera harri guztien jatorria ura da. Teoria hori lantzen jardun zuen berrogei urtez eta haren eskola garai hartako Europako zientzia irakaskuntzaren gune nagusietakoa bihurtu zen. Wernerren teoria asko baztertu egin dira, baina mineralen lehen sailkapen sistematikoa egin zuen eta mineralogiaren aitzindaritzat hartua da.