Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wendt, Albert

Zeelandaberritar idazlea (Apia, Samoa Mendebaldekoa, 1939). Victoriako Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Ingeles katedraduna izan zen Aucklandeko Unibertsitatean, South Pacificeko kudeatzailea (Samoa Mendebaldekoan), eta Samoan Collegeko errektorea. Literatura aldizkarietako eta Hego Pazifikoko uharteetako obretako zuzendaria izan da. Literaturaren eta hezkuntzaren alde egin duen lan handiagatik Zeelanda Berriko, Samoako eta Frantziako agintaritzak saritua izan da zenbaitetan. Ipuinak eta kontakizun laburrak, eleberriak eta poemak idatzi ditu: lehenengoen artean aipagarriak dira Azeri hegalari askatasunaren zuhaitzean (1976) ipuin bilduma eta Miragile bate jaiotza eta heriotza (1986) kontakizun bilduma; eleberrien artean, Etxera itzultzeko semeak (1977), Pouliuli (1977), Zuhaitz hostoak (1979), Uhina (1991) eta Ostadar beltza (1992); azkenik, poema liburuen artean, Heriotza gure barruan (1976) eta Xaman baten ikuspenak (1984) ditu aipagarrienak.