Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wergeland, Henrik Arnold

Norvegiar olerkaria, Norvegiako literaturaren errenazimentu garaiko idazlerik garrantzitsuenetakoa (Kristiansand, 1808 - Oslo, 1845). Norvegia herrialde moderno gisa sortu zen garaian bizi izan zen. Ideietan arrazionalista izan zen, eta estiloz erromantiko. Haren obra nagusiak: Poemak, lehen aldia (1829), Jan van Huysun-en loreak (1840), Judua (1842), Gidari ingelesa (1844), Gizona (1845)