Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Weiss, Pierre-Ernest

Frantses fisikaria (Lyon, 1865 - Lyon, 1940). Rennes, Lyon eta Estrasburgoko unibertsitateetako irakasle izan zen. Paramagnetismoko eta ferromagnetismoko azterketak egin zituen; oinarrizko momentu magnetikoen (magnetoien) teoria sortu zuen. Espektografo bat eta elektroiman bat asmatu zituen. Lan aipagarri batzuk: Recherches sur l’aimantation de la magnétite cristaline (1896), Éclairage électrique (1899) eta Leçons d’electricité appliquée (1900).