Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Weinberger, Jaromir

Txekiar musikagilea (Praga, 1896 - San Petersburgo, Florida, 1967). Pragako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta geroago, Max Regerrekin, Leipzigen. 1927. urtean ospetsu bihurtu zen Svanda Dudák (Svanda kornamusa-jotzailea) operarekin. 1922-1923. urteetan New York estatuko Ithacako kontserbatorioko irakasle izan zen. 1939. urtean Estatu Batuetan hartu zuen bizilekua. Bere bizitzako azken hogeita hamar urteetan eliz musika idatzi zuen. Beste lanetan txekiar, eslaviar eta anglo-saxoi folklorea erabili zuen.