Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Weiss, Peter Ulrich

Suediar idazlea, jatorriz alemaniarra (Nowawes, 1916 - Stockholm, 1982). Lituraturaz gainera margolaritza eta zinema ere landu zituen. Jatorri juduko merkatari baten semea. Aurrena Britainia Handira erbesteratu zen; handik Txekoslovakiara joan zen bizitzera eta gero Suediara. Pragako margolaritza akademian egin zituen ikasketak. Suediara joanik, suedieraz idazten hasi zen. Gerra ondoren, margolaritza utzi eta alemanez idazten hasi zen atzera. 1960. urte inguruan, antzerki lanak idazten hasi zen. 1964an Marat-Sade antzerki lan ospetsua argitaratu zuen. B. Brecht-en eragin handia izan zuen eta hark bezala idazleak konpromiso politikoa hartu behar duela uste zuen. Haren obra aipagarri batzuk: eleberriak, Der Schatten des Körpers des Kutschers (1954, Orgazalearen gorputzaren itzala), Abschied von den Eltern (1961, Agur gurasoei) eta Fluchtpuhnkt (1962, Ihesa) eleberriak; Marat-Sade (1964), Die Ermittlung (1965, Bilaketa) eta Der Gesang von lusitanischen Popanz (1967, Lusitaniako panparroiaren kantua) antzerkiak; Diskurs über die Vogeschichte und den Verlauf des lang andauernden Befreiungskrieges in Viet Nam (1968, Vietnamgo askapen gerra amaigabearen hasiera eta garapenari buruzko hitzaldia) eta Trotzki im Exil (1971, Trotski erbestean) saiakerak, besteak beste.