Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Weismann, August

Alemaniar biologoa (Frankfurt am Main, 1834 - Friburgo Brisgobiakoa, 1914). Friburgo Brisgobiako unibertsitateko irakasle eta erretore-ordea izan zen. Herentziari eta hazierari buruzko lanak egin zituen, batez ere, eta genetikaren aitzindarietako bat izan zen. Organismo guztien zeluletan belaunaldi batetik bestera herentziaz transmititzen den zerbait badela zioen. Weismannen arabera jaiotzetikoak ez diren ezaugarriak ez dira herentziaz transmititzen, baina organismoen zelula batzuen plasman bada belaunaldi batetik bestera igarotzen den informazioa; zelula horien zatiketa gertatzean hurrengo belaunaldiko bi zelulen plasman aurrekoaren plasmaren nukleoaren erdia agertzen dela zioen.