Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wassmo, Herbjorg

Norvegiar eleberrigilea (1942). Europako Iparraldeko Kontseiluko Literatura Sariaren irabazlea, Europako eskualdeko hartako letretako sari nagusietako bat. Saria irabazitako obra XX. mendearen erdialdean –Norvegiak askatasuna lortu ondoko urteetan– girotutako trilogia bat zen. Obrako protagonista Tora zen, aleman soldadu baten alaba sasikoa, aitaordearen sexu gehiegikeriak pairatzen dituena. Obrak indar poetiko harrigarria du, eta eztabaida handia piztu zuen inzestoaren gaiaren inguruan, ordu arte Norvegian tabu zena. Bestalde, Dina izeneko pertsonaiari buruzko liburuekin, Norvegiako literatura tradizio errealista hautsi zuen aurrenetako bat izan zen: Dina (1989), Pozaren haurra (1992), Dinaren liburua (1994). Emakume izateaz harro zegoen emakume baten pertsonaia sortu zuen, sagetan eta Biblian bertan deskribatzen ziren emakumeen ezaugarriak baliatuz.