Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Waters, John

Estatu Batuetako zinemagilea (Baltimore, 1945). Hasieran punk joerako filmak egin zituen, eskandalua sortzen zutenak. Geroztik, bere aldetik lan egiten jarraitu badu ere, zinemaren industriak errazago onar zitzakeen filmak egin izan ditu. Filmak: Eat Your Makeup (1967), Multiple Maniacs (1970), Pink Flamingos (1972), Female Trouble (1973), Hairspray (1988), Cry-Baby (1990), Serial Mom (1993).