Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wasserman, August

Alemaniar bakteriologoa (Bamberg, 1866 - Berlin, 1925). Erlangen, Munich, Estrasburgo eta Vienako unibertsitateetan egin zituen ikasketak eta Berlingo Koch institutuan eta Kaiser Wilhelm institutuan lan egin zuen. Sifilisaren diagnosia egiteko erreakzio bat deskribatu zuen, Bordeten odol frogan oinarritua.