Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

water polo

iz. Igeriketa kirola, zazpina jokalaritako bi talderen artean jokatzen dena eta baloia arerioen atean sartzean datzana. Oro har, futbolaren, saskibaloiaren eta poloaren antzeko arauak ditu. Jokalariek buruarekin, eskuekin edo oinekin bultzatu behar dute baloia igeri doazela, eta beste taldearen atean sartu behar dute, baina ezin dute baloia bi eskuekin hartu. Bestalde, jokalariek ezin dute elkar ukitu eta ezin diote elkarri urik bota aurpegira. Partiduek hogei minutuko iraupena dute eta bost minutuko lau alditan jokatzen dira. Ingalaterran asmatu zuten 1870ean eta Olinpiar Jokoetako kirola da 1900. urteaz geroztik.