Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vladimir IIa

(Monomako deitua) Kiev-eko printze handia 1113-1125. urteetan (?, 1053 - Kiev-etik hurbil, 1125). Txernigov-eko agintari gorena izan zen Kiev-eko printze izan baino lehen. Polovtsien aurka borrokatu zen eta Hungaria eta Bohemiaraino heldu zen. Jopuen egoera hobetzen saiatu zen eta bere semeei Errusiako literatura etikoko lehen obretariko bat utzi zien.