Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vladimir Ia

(Handia deitua). Novgorodeko printzea 970. urtean eta Kiev-eko printze handia 980-1015. urteetan (Kiev, 956 - Berestova, Kiev-etik hurbil, 1015). Anaia Yaropolsk I.a aginpidetik baztertu ondoren Errusiako lurraldeak batu zituen eta merkataritza harremanak sendotu zituen Konstantinoplarekin; horretarako Basilio II.a enperadorearen alabarekin, Ana printzesarekin, ezkondu eta, herriarekin batera, kristau egin zen. Erdi Aroko kondairetako pertsonaia nagusia izan zen eta Errusiako aitagoietako bat. v Jaieguna, ekainaren 15a.