Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vizcaíno, Ramón

Bizkaitar enpresari gizona (Sestao, 1907 - Donostia, 1999). Bizkaian jaio zen arren –Sestaoko Labe Garaietako langile baten semea zen–, Gipuzkoan egin zuen bere enpresa ibilbidea. Ia hutsetik abiatuta egun mundu osora zabalduta dagoen enpresa taldea sortu zuen, 40 enpresaz osatua eta bere izena duena. Hotzaren inguruko industriaren aitzindari izan zen, eta bere bizitzan zehar kargu ugari izan zituen enpresarekin eta ekonomiarekin zerikusia zuten erakundeetan, hala nola Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasgintza Ganbaran, Pakea mutuan, Pasaiko Portuan… Egun José María Vizcaíno bere semeak –hainbat urtez Confebaskeko presidente izan ondoren 2001. urtean Círculo de Empresarios Vascos elkarteko buru hautatu zutenak– du taldearen ardura.