Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vlorė

edo Vlora. (It. Valona) Albaniako hegoaldeko hiria eta portua, izen bereko probintziako (1.609 km2 eta 177.688 biztanle) hiriburua, Vlorės badiaren ertzean, Sazan uhartearen parez-pare. 71.100 biztanle. Albaniako bigarren itsas porturik garrantzitsuena da eta itsas armadarako basea. Arrantza, nekazaritza produktuen merkataritza (olibak, olioa) eta industria (janari industria, kimika industria, eraikuntzarako gaiak, larrugintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. v Historia. Greziaren eta Erromaren mendeko kolonia izan zen XV. mendean Veneziako Errepublikaren esku geratu zen arte. Alemaniarren itsas armadarako basea izan zen Bigarren Mundu Gerran.