Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vladivostok

Errusiako ekialde muturreko hiria eta portua, Primorsky-ko lurraldeko hiriburu administratiboa, Japoniako itsasoaren ertzean. 648.000 biztanle. Unibertsitatea. Burdinbide gune garrantzitsua. Aireportua. Itsas armadako basea. Errusiak Ozeano Barearen ertzean duen portu garrantzitsuena da. Merkataritza (petrolioa, ikatza eta arraina esportatzen ditu), industria (ontziolak, metalurgia, altzairugintza, hegazkingintza, zurgintza, janari industria, burdinbide gaiak, kimika industria eta eraikuntza) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak.  v  Historia. Herri arrantzale mantxuriarra izan zen 1860. urtean errusiarrek base militar bihurtu zuten arte. Transiberianoa haraino iritsi zenez gero hazkunde handia izan zuen hiriak. 1918an frantsesek, britainiarrek eta japoniarrek hiria konkistatu zuten eta han izan ziren 1922an sobietarren mende geratu zen arte.