Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Virgin uharteak

(Ing. Virgin Islands). Antilla Txikietako uhartedia, Puerto Ricoko uhartearen ekialdean, Ozeano Atlantikoaren eta Karibeko itsasoaren artean. Administrazioari dagokionez, bi multzo bereizten dira: Britainia Handiaren Virgin uharteak eta Estatu Batuen Virgin uharteak. Klima tropikala dute. Biztanle gehienak beltzak dira. Kristobal Kolon, bere bigarren bidaian (1943), izan zen uhartedira iritsi zen lehen europarra.  v  Britainia Handiaren Virgin uharteak. Lau uharte handi (Tortola, Anegada, Virgin Gorda eta Jost Van Dyke) eta 36 txiki dira. Horietatik hogei bat uhartetan ez da inor bizi. 153 km2 eta 12.700 biztanle guztira (1990). Hiriburua, Road Town (Tortola uhartean). Ekonomia:laborantza (azukre kanabera, lekadunak, fruitu tropikalak) eta arrantza. 1666an britainiarrek kolonizatu zituzten. v Estatu Batuen Virgin uharteak. Hiru uharte handi (Saint Thomas, Sainte Croix eta Saint John) eta 50 bat txiki dira. 352 km2 eta 108.000 biztanle (1990). Hiriburua, Charlotte Amalie (Saint Thomas uhartean). Ekonomia:industria (azukre findegiak, destilategiak), arrantza eta turismoa. Gorabehera handiko historia izan dute: Danimarka, Holanda, Espainia, Ingalaterra eta Frantziaren mendean izan dira, harik eta 1917an Estatu Batuek Danimarkari erosi zizkion arte.