Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Virasoro, Rafael

Argentinar filosofoa (Santa Fe, 1906). Giza errealitatearen norabide etikoan jarria du bere filosofiaren erdigunea. Scheler eta N. Hartmannen balioen teorian oinarritzen da bere etika. Gizaki orok du balioak ikusteko eta hobesteko modu bat, eta erabaki horiek markatzen dute gure patua eta gure bokazioa. Horrek ez du esan nahi gizakia bere baitan itxi behar denik; bestea, hurkoa, baita beti geure ekintza moralaren jomuga. Lan nagusiak: Envejecimiento y muerte (1939, Zahartzea eta heriotza), La ética de Scheler (1942, Schelerren etika), Vocación y moralidad (1949, Bokazioa eta moraltasuna), Libertad y valores (1954, Askatasuna eta balioak), Introducción a la fenomenología de Husserl (1955, Husserlen fenomenologiarako sarrera), Ensayos sobre el hombre y sus problemas (1955, Gizakiari eta bere arazoei buruzko saiakerak), Existencialismo y moral (1957, Existentzialismoa eta morala), La conciencia moral y los valores (1963, Kontzientzia morala eta balioak).