Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Virginia, Mendebaleko

(Ing. West Virginia). Estatu Batuetako ekialde-erdialdeko estatua. Mugak: iparraldean, Pennsylvania; ipar-ekialdean, Maryland; ipar-ekialdean eta hegoaldean, Virginia; hego-mendebalean, Kentucky; ipar-mendebalean, Ohio. 62.758 km2 eta 1.801.000 biztanle. Hiriburua, Charleston. Hiri nagusiak: Huntinton, Wheeling, Parkersburg eta Weirton.  v  Orografia. Hiru alde nagusi bereizten dira: estatuaren ekialdea Appalache mendialdeak hartzen du (1.482 m Spruce Knob mendian); erdialdea Cumberland-eko goi-ordokiak hartzen du; mendebala behe-ordokiez osatua da, pixkana-pixkanaka Ohio ibairen ibarrera jaisten direnak. Ohioz gainera, Kanawha, Monongahela, Cheat eta Potomac ibaiek ureztatzen dituzte Mendebaleko Virginiako lurrak. Basoak lurraldearen bi heren hartzen ditu. Klima kontinentala da. v Ekonomia. Nekazaritza (garia, garagarra, patata, tabakoa, fruitu arbolak, behi, zerri eta zaldi azienda), basogintza, meen ustiapena (ikatza, gasa eta petrolioa), industria (metalurgia, altzairugintza, tabakogintza, janari industria, kimika industria, nekazaritzarako makineria, zurgintza, musika tresnak) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. v Historia. 1861. urtean Virginiako estatuko mendebalak, esklabotasuna debekatzearen alde zegoena, banandu eta Mendebaleko Virginiako estatua sortu zuen (1863).