Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Velasco, Esteban de

Arabar eskultorea (Gasteiz, 1550 - Gasteiz, 1602). Arabako herri askotako elizako erretaulak egin zituen, euskal erromanismoaren eraginpean, eta sagrarioak, kalostrak eta hileta oroigarriak ere egin zituen. Haren erretauletan Juan Antxieta eskultorearen eragina antzematen da. Urterik emankorrenak 1573 eta 1596. urte bitartekoak izan zituen. Obra nagusiak: Arzubiagako santutegia (1573), Gasteizko Gazteluko erretaula nagusia (1577), Santa Klara komentua (1578, gaur egun desagertua), Arriagako erretaula nagusia, Kristobal Alegriaren hilobia (1581, Gasteiz), Burgeluko santutegia (1583) eta Añuako sagrarioa (1596, Burgelu).