Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Velasco, Concha

Espainiar antzezle eta abeslaria (Valladolid, 1939). Dantza klasikoko ikasketak egin zituen, Madrilen, eta horri eta antzerkirako bere estilo bereziari esker errebistetan parte hartzen hasi zen, Celia Gámezekin, eta flamenko dantzari gisa, Manolo Caracolekin. 1950eko hamarraldian zineman hasi zen, komedia arinetako pertsonaiak antzeztuz. 1970. urtetik aurrera pisu handiagoko paper dramatikoak jokatu zituen. Espainiako zinemako antzezle osoenetako bat da, eta telebistan lan egina da bestalde. Lan nagusiak: Las chicas de la Cruz Roja (1958, Gurutze gorriko neskak), Los tramposos (1959, Iruzurgileak), El día de los enamorados (1959, Maiteminduen eguna), Libertad provisional (1976, Behin-behineko askatasuna), La colmena (1982, Erlauntza), La hora bruja (1985, Sorgin ordua).