Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vasili IIa

(Itsua deitua). Moskuko eta Errusiako printze handia 1425-1462. urteetan, Vasili I.aren semea (?, 1415 - Mosku, 1462). Hamar urte besterik ez zituela aitaren kargua hartu zuen eta 25 urtetan zehar aurre egin behar izan zien kargutik kendu nahi zuten familiakoei, Yuri Dimitrievitx bere osabari eta Vasili Begi-okerra eta Dimitri Shemiaka lehengusuei batez ere. 1446. urtean Dimitri Shemiakak itsutu zuen baina hala eta guztiz ere etsai guztiak garaitu zituen Vasili II.ak. Eliza grekoaren eta erromatarraren arteko batasunerako dekretoa gaitzetsi zuen (1439).