Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vanc Dormael, Jaco

Belgikar zinema zuzendaria (Ixelles, 1957). Pailazo eta haurrentzako antzerkigintzan aritu zen, eta argazkilaritzako ikasketak egin zituen. Anaia Pierre Van Dormael musikariaren bitartez telebistaren munduan sartu zen eta zenbait dokumentaletan parte hartu zuen. Han ikasitakoarekin publizitate filmak egiten hasi zen. Bi film nagusi ditu, arrakasta handikoak: Toto heroia (1991) eta Zortzigarren eguna (1996).