Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vancouver

Kanadako hego-mendebaleko uhartea, Britainiar Columbiako probintzian. Georgia, Johnston eta Queen Charlotte itsasarteek bereizten dute Kanadatik eta Juan de Fuca itsasarteak Estatu Batuetatik. Ipar Ameriketako Ozeano Bareko uharte handiena da: 31.284 km2 eta 461.573 biztanle. Hiriburua, Victoria. Hiri nagusiak: Duncan, Nanaimo, Port Alberni, Courtenay, North Cowichan eta Campbell River. Oso uharte menditsua da, eta Victoria mendian du gailurra (2.163 m). Uhartearen erdialdea Strathconako parke naturalak hartzen du, eta Cape Scott parkeak mendebaleko kostaldea. Uharteko ekonomia nekazaritzan (barazkiak, fruitu arbolak), arrantzan, mea baliabideen ustiapenean (ikatza, burdina, kobrea), industrian (janari industria, zurgintza, metalurgia) eta turismoan oinarritzen da. 1744an espainiar marinelak eta 1748an James Cook britainiar itsasgizona izan ziren uhartera iritsi ziren lehen europarrak.