Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Van Vogt, Alfred Elton

Estatubatuar idazlea, jatorriz kanadarra (Winnipeg, 1912 - 2000). 1939-1947 urteen bitartean Astounding Science-Fiction aldizkariko lankide izan zen. Lehenengo eleberrien artean aipagarria du Espazioko fauna (1950), Arma egilea (1951). A-ezaren mundua (1948) lanarekin 1984an A-ezaren amaiera amaitu zuen zikloa hasi zuen, supergizon mutantea eta jakintza ahalguztiduna nagusi direna. 1950-1963 urteen bitartean idazteari utzi zion. Etenaldi horren ondoren idatzi zituen lanen artean aipagarriak ditu Silkie (1964), Ilunaldia Diamondian (1972), Dir-dir egiten duten biharamunak (1975).